19 Abe, 2016
560 parte hartzaile aritu ziren larunbatean Irungo Gabonetako Krosa lasterketan. Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak antolatu zuen bost kilometroko proba. Gizonezkoetan Aitor Etxeberria donostiarra izan zen azkarrena, 15:43ko markarekin. Joseba Larzabal eta Jose Antonio Gomez irundarrak izan zituen atzetik. Emakumezkoetan Errenteriako Elena Silvestrek irabazi zuen lasterketa, 17:43ko denborarekin. Miren Martin irundarra eta Lorea Ayala donostiarra ere igo ziren podiumera.
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan
Euskadiko...