Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
06 Ots, 2024
Baztanek berdinketa lortu zuen eta Beti Gazteko bi taldeek eta Doneztebek galdu
Baztan Bidasoaldeko futbol talde nagusienen artean, soilik Gure Txokoak eskuratu zuen garaipena pasa den asteburuan. Gipuzkoako Ligako Erregional mailako taldeak 1-2 irabazi zuen Indarbizi 17 taldearen kontra. Igoera faseko bigarren jardunaldian hiru puntuak batu zituzten eta sailkapeneko seigarren postuan kokatu ziren, Amara Berri liderretik puntu bakarrera. Gipuzkoako Ligako bertze bi taldeek, Beti Gazteko emakume eta gizonezkoek, porrot bana jaso zuten. Emakumeek 3-1 galdu zuten Zumaiakoren kontra, nahiz eta partidu ona egin zuten, eta gizonezkoek 1-0eko emaitzarekin bukatu zuten Aretxabaleta liderraren kontrako neurketan, zalantzazko penalti baten ondotik.
Nafarroako Ligan, Lehen maila autonomikoko Baztanek hiruna berdindu zuen Giltxaurdin, Aoiz taldearen kontra. 0-3 galtzen ari ziren eta neurketa iraultzeko gai izan ziren, baita jardunaldiko puntuak banatzeko ere. Azkenik, Preferente mailako Doneztebek ezin izan zuen garaipena eskuratu, 3-2 galdu baitzuen Soto-Ibarbaso taldearen kontra. Bolada txarrean dago taldea, emaitza kaskarrak eskuratzen, baina orain duten atsedenaldiaren ondotik indarberritzeko asmoa dute.
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...