STADIUM GALEKO ESERLEKU BERRIAK AURKEZTU DITUZTE
Futbola

STADIUM GALEKO ESERLEKU BERRIAK AURKEZTU DITUZTE

Irungo Udalak 250.000 euroekin lagundu du Real Unionek behar zituen 4.000 eserlekuak jartzera

Real Unionek, Irungo Udalaren laguntzarekin, Stadium Galen egindako berrikuntzak aurkeztu zituen atzo. Udalak emandako 250.000 euroekin, klub txutibeltzak Lehen RFEF Mailan aritzeko behar zituen 4.000 eserleku jarri ditu zelaian.

Igor Emery Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak, Stadium Galen egindako obrak “grrantzitsuak direla” erran zuen: “Klubarentzat garrantzitsua da egindako lana. Izan ere, Lehen RFEF Mailan aritzeko 4.000 eserleku edukitzea eskatzen digute. Udaletxearekin hitz egin genuen eta urtebete beranduago hemen dugu emaitza”.

Irungo Udalak 250.000 euroekin lagundu du Galeko obra eta Emeryk adpierazi zuen moduan, zaleentzat ere beharrezkoa zen aldaketa hau: “Bertzalde, gure zaleentzat ere garrantzitsuak dira berrikuntzak. Horrelako etxe bat edukitzearekin zaleak indar gehiagorekin eta gustorago etorriko da taldea animatzera. Taldeak ere behar du zaleen babesa eta azkenean, dena kate bat da”.

Harmailak berrituta, ez da Galeko obra bukatu. Izan ere, Jose Antonio Santano Irungo Udaleko alkateak aitzindu zuen moduan, igogailu bat jartzeko asmoa ere badute, irisgarritasuna hobetzeko asmoz. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika