21 Aza, 2016
REAL UNION: Otaño; Gorosabel, Ekhi, Esnaola, Urkizu; Mikel Alonso, Martins; Ozkoidi (Arriaga, 67'), Juan Domínguez, Hernáez (Eizmendi, 58'); Jorge Galán (Mujika, 83').
SESTAO RIVER: Galder; Gago, Gaizka, García (Mier, 80'), Magdaleno; Rubio (Rodri, 76'), Martín (Barrenetxea, 69'), Etxaburu; Rahmani, Santamaría.
GOLA: 1-0: Juan Domínguez (71’).
EPAILEA: Herrero Arenas. Txartel horiak: Esnaola (Real Union); Gago (Sestao River).
Sendo dabil Real Union etxean. Sei neurketa irabazi eta bi berdindu ditu. Txuribeltzen aurrean belaunikatu behar izan duen azken taldea Sestao River izan zen, larunbatean. Ahaleginak egin zituen atea babesteko, defentsan jarri baitzuen arreta. Unionek izan zuen baloia, baina kosta zitzaion Ezkerraldekoen arean arriskua sortzea.
Lehen zatia ez zen batere ikusgarria izan, eta atsedenaldiaren atarian txuribeltzek eskatu zuten penaltiak piztu zuen, pixka bat, arratsaldea. Sestaoko atezainak areatik kanpo ukitu zuen baloia. Bigarrenean itxura txarra hartu zuen partidak, sestaotarren harresia gainditzeko modurik ez baitzuen topatzen Unionek. 71.minutuan ordea, Eizmendiren pasea jaso eta sarera bidali zuen baloia Juan Dominguezek, gurutzatutako jaurtiketa batekin. Riverren kontrako garaipenarekin, sailkapeneko hirugarren postura igo da Real Union. Hiru puntu gehiago ditu Albacete liderrak.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...