Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
29 Ira, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Velux EHF Champions League, Eurofarm Rabotnic
Velux EHF Champions Leaguean porrota zer den jakin gabe jarraitzen du Bidasoak, gol batengatik Eurofarm Rabotnic garaitu zuten (26-25)
26 – Bidasoa-Irun (11 + 15): Xoán Ledo, Zabala (1), Renaud, Azkue (2), Rodrigo Salinas (4), Esteban Salinas (2) y Odriozola (4); Orbovic, Crowley (1), Serrano (2), Barthe (1), De la Salud (8), Tesoriere, Seri (1) y Da Silva.
25 – HC Eurofarm Rabotnik (14 + 11): Mitrevski, Madzovski (2) Stjepanovic (6), Radovic, Shevelev, Vegar, Ostroushko (9); Blazevski, Ojleski, Curlevski, Jotic (2), Chanebski, Kukoski, Velkovski, Gradjan (5), Djukic (1) y Kuzmanoski.
Champions Leaguean jokatutako neurketak garaipen bezala kontatzen ditu momenturarte Bidasoak. Atzo Eurofarm Rabotnic taldea gol batengatik garaitu zuen talde irundarrak, majo sufrituta, baina bigarren zatiko azken minutuetan mazedoniarrak baino eraginkorragoak izan ziren.
Espero zen bezala, oso neurketa estua izan zen, bi taldeek hasieratik garaipenaren bila irten ziren eta hasierako errentak gutxiengoarengatik izan ziren. 20.minutuan lehen aldiz Eurofarm Rabotnic taldea markagailuan aurreratu zen eta atsedenaldira iritsi baino hiru minutu leheango, lau goleko errenta lortu zuten, partiduko nagusiena. Atsedenaldira ordea hiru goleko abantailarekin iritsi zen talde mazedoniarra, 11-14 adierazten zuen markagailuak eta beraz, bigarren zatian Bidasoak bere onena eman beharko zuen.
Bigarren zatiaren hasieran talde mazedoniarra jarraitzen zuen neurketako aginte makila eramaten. Lehen minutuetan lau goleko errenta berreskuratu zuten, baina Jon Azkuereen bi golek eta Kauldiren beste batek, neurketan sartu zuen berriz Bidsaoa (14-16). Rabotnic taldeko entrenatzaileak 37.minutuan hutsartea eskatu zuen eta ordutik aurrera, Bidasoak neurketa bere jokora eraman zuen. Defentsak eta Rangelek sekulako lana burutu zuten talde mazedoniarraren erasoa gelditzen eta Bidasoak erosoko iparrorratza zuzenduta hobeto kudeatu zituen azken minutuak. Amaieran, Bidasoak gol bateko garaipena erdietsi zuen, 26-25 eta beste behin, Artalekun zoramena piztu zen. Talde irundarra, EHF Cahmpions Leagueko bere multzoko liderra da lehen hiru neurketak garaitu dituelarik, zeinek esango luke hori duela lau urte.
Neurketa honen ostean, astebetez EHF Champions Leagueari agur esango diote eta Asobal Ligako laugarren neurketan zentratuko dira. Ostiralean Helvetia Anaitasunaren aurka arituko dira, beraz, Asobal Ligako bostgarren jardunaldian Euskal Herriko derbia izango dugu hizpide.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...