SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI
Futbola

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI

(Argazkia: Gio Batista)

Garaipen handia erdietsi du Real Unionek La Planilla futbol zelaian, birritan aurreratu den Calahaorra 2-4 mendean hartu du eta 12 punturekin kokatu da sailkapenean.

Eromena da lehen zatia hobekien deskribatzen duen hitza. Hastapeneko minutuetan, bi taldeak areara arriskuarekin iritsi dira, Real Union birritan eta erasokorrago. Txuri-beltzek gola hurbil izan dute, baina Calahorra izan da lehena baloia sarera bidaltzen. Errealeko harrobian hezitutako Jorge Martinez Losak lehen aukeran gola egin du. Honen burukadak ‘Txusta’-k gelditu du, baina bizkor ibili da aldaratzean Calahorra aurretik jartzeko (1-1, 11’). Real Unionen erantzuna azkarra izan da, Capeletek Calahorraren defentsaren aldaratze txarra baliatu du 1-1 ezartzeko markagailuan (13’).

Berdinketarekin batera neurketa berria hasiko zela zirudien, baina abiada berdinean jarraitu du. Calahorrak izan duen bigarren aukeran, Vicentek Martinez Losak buruz utzitako baloia ez du alferrik galdu eta 2-1 aurreratu du berriz etxeko taldea (17’). Madrazok hirugarren gola egiteko abagunea izan du; jaurtiketa, aldiz, Real Unionen atearen alboko sarera joan da. 4 minutu besterik ez dira igaro talde txuri-beltzaren goletik. Aitor Zulaikaren taldeari zegokion jokoa jartzea eta egin du. Pixkanaka metroak jan dizkio Calahorrari eta geldikako baloi batetik 2-2 (35’) berdinketa iritsi da . Arazoak izan ditu Calahorraren aireko jokoa gelditzeko, baina paradoxikoa bada ere, Alain Oiartzunen erdiraketa gozoa Carlos Bravoren buruan erori da eta zuzenean atea ikusi du.

Lehen zatian sufritzen jakin duen bitartean, bigarren zatian neurketa beregantu du. Merezi izan du garaipena, Calahorra baino gehiago izan da talde irundarra eta bigarren zatiko azken minutetan merezitakoaren saria jaso du. Hainbat aukeren ostean, Capeletek sakonean baloia bidali dio pasa den urteko goleatzaile nagusia izan zen Sergio Llamasi eta gasteiztarrak lehen aldiz aurretik jarri du Real Union (2-3, 84’). Nuerketa itxi edota kudeatu behar zuen Aitor Zulaikaren taldeak eta lehena egitea erabaki du. 88.minutuan Mikel Pradera areako jokalariek sartu behar duten gola egin eta norgehiagoka erabakita utzi du. Garaipen handia sailkapenean 12 puntu lortu eta aurrera egiteko, baita talde bezala hazteko. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika