SUSTRAILS OPEN ENDURO LASTERKETA IZANEN DA ASTEBURUAN LESAKAN

Lesakako Udalak antolatu du proba, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, horretarako egokitu duten Bizibide eremuan

Irailaren 23an eta 24an Sustrails Open Enduro BTT lehen proba ospatuko dute Lesakan. Lesakako Udalak antolatu du ekimena, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, orain dela urte eta erdi horretarako egokitu zuen Bizibide eremuan.

Hiru jardunaldiko txapelketa izanen da Sustrails Open Enduro BTT. Lehen proba asteburu honetan izanen da Lesakan, irailaren 23an eta 24an. Bigarrena berriz, Igantziko Irrisarri Land-en eginen da, urriaren 7an eta 8an, eta azkena Basaburuan izanen da, bertako MTB zentroan, urriaren 21ean eta 22an.

Bizibide eremua kirolaren inguruan turismo jasangarria bultzatzeko asmoz sortu zuen Lesakako Udalak. Orain, ekimen berri honekin, hau guztia errealitatera eraman dute eta asteburu oso batez herria kirolariz beteko dute, eta hauek Lesakako komertzioekin eta ostalariekin harremanak edukitzeko egitarau aproposa ere prestatu dute.

Larunbatean, irailaren 23an, entrenamendu libreak eginen dira goizez, baita dortsalak banatu ere. Arratsaldez sailkapen saioa eginen da eta hurrengo egunerako irteera ordena zehaztuko da. Igandean berriz, irailaren 24an, 8:00etan hasiko da lasterketa eta ondotik, sari banaketa eginen da. Aldi berean, luntx herrikoi bat eginen da.

Izen ematea irekia dago ortzirale hau bitarte. Bi modu egonen dira izena ematerako orduan. Batetik, Lesakako proban soilik izena eman nahi dutenentzat eta bertzetik, hiru probetako pack-a erosi nahi dutenentzat.

Asier Oses Lesakako Udaleko turismo teknikariarekin solastu gara. 


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika