Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
26 Ots, 2021
Jacobo Cuetarak Asobal Ligako hirugarren sailkatua irabazteko ilusio guztiarekin bidatuko dutela adierazi du.
“Asobal Ligako bigarren eta hirugarren sailkatua arituko dira nor baino nor gehiago, ez dago besterik esateko”. Hitz gutxirekin, Jacobo Cuetarak, Bidasoako entrenatzaileak, bihar Bada Huescaren aurkako neurketa horrela laburbildu du. Bidasoak Huescan jokatuko duen neurketa “garrantzi handia” duela eta aurrean “oso talde egonkorra erregularra” izango dutela adierazi du.
Anaitasunaren aurkako neurketan, Bidasoa osatzen duten jokalari garrantzitsu asko min hartuta deialditik kanpo geratu ziren; hala nola, Mikel Zabala, Kauldi Odriozola eta Sergio de la Salud. Deialdian eta kantxan aritu ziren beste hainbatek, kolpatuta sakrifizio handia egin zuten talde irundarrak hiru puntuak lortzeko: Julen Aginagalde edota Iker Serrano, esaterako. Alor honetan, azken asteetan min hartuta izandako jokalariren bat berreskuratzea espero du entrenatzaile asturiarrak. Ikusteke dago zenbat arriskatuko duen jokalari horiekin; izan ere, datorren astean Errege Kopako azken fasea jokatuko du Bidasoak eta jokalariak ahalik eta sasoi onenean izan beharko ditu. Haatik, Cuetarak larunbatekoa neurketa “polita” izango dela espero du: “hainbat puntu ateratzen dizkiogu Bada Huescari, baina hauek oso motibatuta egongo dira. Oso denboraldi txukuna burutzen ari dira; agian, denboraldi hasieran ez zuten espero maila honetan izango zirenik”.
Bada Huescak asteburuan galdu zuen arren, astean zehaz, Gudalajararen aurka oso larri irabazi zuen. Jacobo Cuetararen aburuz, Bada Huescaren azken neurketek irakurketa bikoitza dute: “amaierara arte neurketa ez zegoen erabakita, eta horrek nekea eragiten du. Bestalde, azken minutura arte partiduarengatik borrokatzeak erritmoa ematen dio taldeari, guk denboraldi honetan jasan dugu. Badira neurketa prestatzeko aste osoa izan ditugunak, arerioak astean zehar bi neurketa jokatu dituela eta fin ibili ez garenak. Kontuz ibili behar gara”.
Albiste bikaina litzake Bidasoak Bada Huescaren aurka bi puntuak eskuratuko balitu. Batetik, aurkari zuzena puntuetan urrun utziko lukeelako eta bestetik, Errege Kopa lehiatzeko sasoian iritsiko zenaren adibide garbia litzatekeelako.
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...