Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
05 Urr, 2021
Orain artean C.D. Bidasoak eskainitako errendimenduarekin pozik azaldu da Jacobo Cuetara Unicaja Banco SinFinen aurkako neurketako atarikoan.
Lau dira Sacyr Asobal Ligan jokatu diren jardunaldiak, inoiz baino biziago hasi da txapelketa. Berdintasuna da nagusi eta argi geratu da talde guztien mailak gora egin duela. C.D. Bidasoa dinamika onean iritsiko da biharko neurketara: sailkapenean laugarren postuan eta Jacobo Cuetararen esanetan, “taldeak hartu duen norabidearekin pozik”.
Bestalde, joko aldetik ondo dagoen Unicaja Banco Sinfín, jasoko du bihar (20:15ean) Artalekun. Etxetik kanpo neurketak gehaigo bideratzea kostatzen ari zaizkion eta bi puntu soilik erdietsi dituen arren, galdu talde kantabriarrak BM Logroño La Rioja, Leongo Ademar eta Puente Genilen aurka galdu du, Sacyr Asobal Ligan goialdean izateko faboritoetakoak diren taldeen aurka. Hain zuzen ere, Leongo Ademar estutasun nabarmaenetan jarri zuen (30-32) eta Navaren kantxa zailean lortu du denboraldiko garaipen bakarra (30-24). Argi gera dadila, aurten ez da neurketa errazik izango, teknikoki zein taktikoki, talde guztiek hobetu dute.
Teknikari asturiarrak Sacyr Asobal Ligako berdintasunaren inguruan honako hau adierazi du: “pasa den urtean ez bezala, puntuak banatuagoak izango dira, ez dira aurreko urteko errekorrak beteko eta neurketa guztiak asko borrokatu beharko direla”. Berdintasun horretan murgilduta, bost punturekin Morrazoko Cangasekin hirugarren postuan berdinduta talde irundarra dago kokatuta, “pozik gara lortutako emaitzekin eta taldeak hartu duen norabidearekin. Bartzelonaren aurka jokatu dugu, bi bidai luze izan ditugu eta sailkapenean goian gaude”, gehitu du C.D. Bidasoako entrenatzaileak.
Bi puntu gehiago eskuratzeko bidean, denboraldi-aurreko aurkarietako bat jasoko du Artalekun. Udaran irabazi arren, oso bestelako neurketa espero du Jacobo Cuetarak: “ez da inolaz ere neurketa bera izango, jokalari asko lesionatuta zituzten eta guk jokatutako minutu onenak gazteekin egin genituen”. Talde kantabriarrak dituen indarguneak goraipatu ditu, “6-0 eta 5-1 defentsa gogor eta trinkoa dute, defentsan Diego Muñiz bezalako jokalari garrantzitsua berreskuratu dute eta erasoan, Xavi Castro, Herrero Lon eta Diogenes Cruz bezalako jokalari bertutestuak dituzte”. Talde irundarrak, Sacyr Asobal Ligako talde guztien aurka bezala, kontua handia izan beharko du Unicaja Banco Sinfin taldearekin.
Kauldi Odriozola, baja bakarra.
Biharko neurketarako harrobiko jokalariak diren Gorka Nieto eta Julen Mujikaren laguntzaz gain, Leo Renaudk jokatzeko aukera izango du. Iritsi da Arabiar Emirrerrietatik transferra eta talde irundarrarekin, hirugarrenez, debuta egingo du. “Entrenamenduetako erritmoa badu, baina albiste ona da guretzat jokalari bat gehiago izatea datozen neurketa garrantzitsuetan”, gaineratu du Jacobo Cuetarak. Antequeraren aurka Julen Aginagaldek eta Jon Azkuek egin zuten bezalaxe, Leo Renaudk egokitzapena behar du taldean. Hartara, neurketak jokatzea da erritmoa hartzeko erarekin onena.
Ostiralean iragarri zuen bezala, Kauldi Odriozolak ezingo du Unicaja Banco Sinfinen aurka jokatu. Teknikari asturiarrak, gutxienez, bi partidu min hartuta izango zela esan zuen eta aurreikuspenak beteko dira: “neurketa honetarako baja bakarra izango da, gainontzeko jokalariak partidua jokatzeko osatuta eta prest daude”.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...