11 Mar, 2018 osasuna b, real union, taxoare, futbola
OSASUNA B: Gonzi, Hualde, Endika, Mikel, Albisu, Perea, Jaime (Iván Martínez, 88'), Otegui (Moncayola, 90'), Borja Domingo (Barbero, 76'), Díaz, Javi Martínez.
REAL UNION: Otaño, Urkizu (Garcés, 83'), Gayoso, Ekhi, Azkoiti, Esnaola, Llamas, Mikel Alonso (Letamendia, 57'), El Haddadi, Juan Domínguez, Mario Capelete (Rodellar, 71').
GOLA: 1-0: Miguel (41').
EPAILEA: Ángel Hernández Toledo. Txartel horiak: Javi Martínez eta Endika (Osasuna B); Ekhi (Real Union).
Zazpi jardunaldi galdu gabe eman ondoren, Iruñerriko Taxoaren galdu du Real Unionek, Osasuna Bren kontra. Arerio zaila izan da filial gorritxoa irundarrentzat, defentsan oso sendoa, batez ere. Lehen zatian maila eskasa eman du José Luis Riberaren taldeak, eta gainera, huts egite handia eduki du defentsako lanetan, 1-0ekoaren jokaldian.
Bigarren zatian aurrera pasoa eman du talde txuribeltzak, baina Osasunak lan ona egin du defentsan. Luzapenean eduki du abagune onena Ander El Haddadik. Gonzi atezainaren kontrako buruz-burukoan, alabaina, kanpora bidali du baloia. Sailkapeneko hamabigarren tokian dago Real Union, eta hamar puntuko errenta du jaitsierako promozio postuarekiko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...