TECNA REAL UNIONEN BABESLE BERRIA IZANGO DA
Futbola

TECNA REAL UNIONEN BABESLE BERRIA IZANGO DA

Tecna 1985ean sortutako enpresa irundarra da eta bere lana ur industrialen tratamenduan oinarritzen du

Real Union Klubak astelehenean jakitera eman zuenez, Tecna enpresa irundarrarekin akordio batera iritsi da eta datorren urtean txuribeltzen babeslea izango da. Letxunborro Hiribidean kokatuta dagoen enpresa hau 1985. urtetik dabil ur industrialen tratamenduekin lanean.

Isidro Rodriguez Tecnako kudeatzaileak azaldu zuen enpresa “familia enpresa baten bigarren belaunaldia” dela, eta egun “estatu mailan hainbat ordezkaritza” izatea lortu duela. Rodriguezek beraien lana zein den ere argitu zuen: “Hozte-, lurrun-, arazketa- eta edateko ur-sistemetan tratamendua behar duten industria mota guztietarako lan egiten dugu. Gainera, produktu kimikoen fabrikatzaileak eta ura tratatzeko ekipoen instalatzaileak gara, funtzionatzeko ura behar duten mota guztietako instalazioak tratatzeko”.

Igor Emery, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidentea, pozik agertu zen hitzarmen honekin, Irungo enpresa ezberdinek klubaren proiektua babestea garrantzitsua iruditzen baitzaio: “Enpresa hau erreferentea da bere sektoren, eta proiektu berri honetan parte hartzeko interesa erakutsi zigun. Hazten jarraitzen dugu eta gure proiektuaren partaide egiten ditugu enpresa gehiago”.

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika