TERESA ERRANDONEA ATLETAK ERRETIROA HARTZEA ERABAKI DU

21 urteren ondotik, Paris 2024 Joku Olinpikoen atarian, bere kirol ibilbidea etetea erabaki du Errandoneak, Akilesen tendoian mina edukita

Teresa Errandonea atleta irundarrak erretiroa hartzea erabaki du. Pasa den otsailaren 15ean eman zuen honen berri, Basque Team-en laguntzaz antolatutako prentsaurreko ofizial batean. 29 urterekin, eta 21 urteko kirol ibilbidearekin, Paris 2024 Joku Olinpikoen atarian hartu du erabakia.

Teresa Errandonea hasi lasterkariak bere kirol ibilbidea etetea erabaki du. Urte bat zeraman Paris 2024ko Joku Olinpikoak prestatzen, bere bigarren parte hartzea izanen zena. Hala ere, Akileseko tendoian mina sentituta, bere animoak behera egin dute azken hilabeteetan ezin baitzuen normaltasunez entrenatu. Beraz, egokiena erabaki zail hau hartzea zela ikusi zuen Errandoneak berak: “Ez da erraza izan erabaki hau hartzea, baina ez nintzen ongi sentitzen. Aitzinera egiteko etapa hau ixteko beharra nuen. Orain nire bizitzako bertze arlo batzuetan zentratuko naiz. Hala ere, urte guzti hauetan babesa eman didaten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, batez ere maila gorenean sartuta egon naizen momentu horietan. Nire familiari, lagunei, klubari eta entrenatzaileei, nire taldekideei eta babesle eta instituzio guziei eskerra eman nahi dizkiet, nire ondoan egoteagatik”.

Atleta irundarrak bere lehen pausoak Bidasoa Atletiko Taldearen skutek eman zituen, 2006/07ko denboraldian, alebin eta infantil mailan zegoelarik. Kadete mailan hasi zen bere lehen garaipenak eskuratzen, estatu mailako txapelketetako luzera jauzi eta hesi-lasterketetako probetan. Orduz geroztik, bere garaipen zerrenda bikaina da:

Espainiako txapeldun absolutua 100 m hesi-lasterketan (2019, 2021)

Espainiako txapeldun absolutua pista estaliko 60 m hesi-lasterketan (2013, 2020, 2021)

23 urtez azpiko Espainiako txapeldun 100 m hesi-lasterketan (2014, 2016)

23 urtez azpiko Espainiako txapeldun luzera jauzian (2015)

23 urtez azpiko Espainiako txapeldun pista estaliko 60 m hesi-lasterketan (2014, 2015)

23 urtez azpiko Espainiako txapeldun pista estaliko luzera jauzian (2014)

20 urtez azpiko Espainiako txapeldun 100 m hesi-lasterketan (2012, 2013)

20 urtez azpiko Espainiako txapeldun pista estaliko 60 m hesi-lasterketan (2012, 2013)

18 urtez azpiko Espainiako txapeldun 100 m hesi-lasterketan (2010, 2011)

18 urtez azpiko Espainiako txapeldun pista estaliko 60 m hesi-lasterketan (2011)

16 urtez azpiko Espainiako txapeldun luzera jauzian (2008)

Nazioartean ere nabarmendu da Teresa Errandonea, tartean Tokio 2021 Joku Olinpikoetako parte hartzearekin. Hau da bere ibilbidearen laburpena:

31. Tokio 2021 Joku Olinpikoetan 100m hesi-lasterketan (2021)

3. Nazioarteko Europako Txapelketan (2021)

7. Nazioarteko Europako Txapelketan (2017)

6. Junior mailako Europako Txapelketako 100m hesi-lasterketan (2013)

6. Europear Jokoetako 100m hesi-lasterketan (2023)

Bere marka pertsonalik onenak hauek dira:

60m: 7,48 segundu (2020)

60m hesi-lasterketa: 8,00 segundu (2020)

100m: 12,03 segundu (2020)

100m hesi-lasterketan: 13,04 segundu (2021)

Luzera jauzian: 6,27 metro (2015)

Teresa Errandoneak bere ibilbide profesional guztia Bidasoa Atletiko Taldean eman du, lehenik Susana Ferreira entrenatzailearekin eta ondotik, 15 urtez, Ibon Muñozekin. 2018an Ramon Cidekin entrenatzen hasi zen, baina beti ere BATeko koloreekin. Guztira, Ligako 36 hitzordu, 65 partehartze eta 400 puntu batu ditu Errandoneak eta bera da bere taldeari puntu gehien eman dion atleta, lehen mailan eta Ohorezko dibisioan ere. Gainera, erreferentea bilakatu da BATeko bertze atletentzat, batez ere klubeko gazteentzat. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika