TERESA ERRANDONEA BIGARREN ANDUJARREKO MEETINGEAN

Bidasoa Atletiko Taldeko Teresa Errandoneak eta Miriam Gregorik Andujarko Meeting Internazionalean parte hartu zuten.

Tokioko Joko Olinpiokoak gerturatzen ari dira eta Teresa Errandoneak denborak fintzen segitzen du. Gipuzkoako eta Euskadiko markak ondu ostean, joko olinpikoen prestaketak aurrera darrai eta horretan, atzo Andujarko Meeting Internazionalean parte hartu zuen.

Arazorik gabe eta final erdietako bigarren denbora azkarrenarekin, Teresa Errandonea finalera sailkatu zen. Markak ontzeko zaila zen atzoko eguna, airea kontra zuen atleta irundarrak eta duela aste batzuk lortutako marketatik oso urrun ibili zen. Dena den, final erdietan, Elena Maria Di Lazzaro italiarrak soilik egin zuen Errandoneak baino denbora azkarragoa: 13.27’’ Di Lazzarorentzat eta 13.58’’ Errandonearentzat.

Finalean emaitza bera erdietsi zuen atleta irundarrak, kasu honetan, azkarrago aritu zen. 100 metro hesidunen proba eskarmentu handiko Caridad Jerez atletak bereganatu zuen (13,29’’) eta dezima baten ondotik, Errandonea helmugeratu zen (13.30’’). Estu baino estuago joan zen lehia, lehen hesia ukitzeak kalte egin zion Errandoneari eta Jerezek azken metroetan lehenago sartu zuen burua.

Edonola ere, lasterketak batzen dihardu Errandonea eta pixkanaka bere forma osatzen jarraitzen du. Atleta irundarraren hurrengo hitzordua Espainiako selekzioarekin izango da: Silesian (Polonian) Europako taldekako Europako Txapelketa jokatuko du, maiatzaren 29 eta 30an.

800 metroetan, Miriam Gregori bosgarren.

Bestalde, Miriam Gregorik meeting berean 800 metroetako proban aritu zen. Gregori, Errandonearen antzera, finalean sartu eta emaitza borobila erdietsi zuen. Nahiz eta podiumean ez sartu, 2:09.51 marka pertsoanala erdietsi zuen txapelketa bosgarren postuan bukatzeko. 

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika