Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
03 Mar, 2020 Irun, Atletismoa, B.A.T, Teresa Errandonea, Ourense
Estalpeko 60 metro hesietan 8.05 segunduko marka eginez Ourensen ospatutako probako azkarrena izan eta urrezko domina eskuratu zuen
Teresa Errandoneak Espainiako Txapelduna izatea lortu du bigarren aldiz. Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalariak sekulako txapelketa burutu zuen Ourensen, beste behin azkarrena izan zen eta urrezko dominarekin bueltatu zen Irunera. Ezin izan zuen aurreko astean Madrilgo Openean lortutako 8.00 marka gainditu, baina 8.05ekoa balio izan zitzaion estalpeko 60 metro hesietako proban gailentzeko. Egiten ari den denboraldia kontuta izanda, argi dago zein den Teresa Errandonearen helburua, Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzea; izan ere, oraindik txartela eskuratzeko hilabete batzuren faltan badago ere, munduko korrikalari onenekin lehiatzeko prestutasuna eta gaitasuna daukala nabaria da.
Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia
2024ko uda ailegatzear dago eta...
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...