Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
15 Mar, 2022
Bidasoa eta Tesoriere akordio batera iritsi dira eta Marseillako jokalariak beste urte batez jarraituko du Irunen
C.D. Bidasoak gaur goizean jakinarazi duenez, kluba eta Thomas Tesoriere akordio batera iritsi dira, eta jokalari marseillarrak beste urte batez jarraituko du talde irundarrean. Tesorierek beraz, 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du Bidasoarekin kontratu berria.
Thomas Tesoriere 2018ko udan iritsi zen Irunera, Frantziako Handball Bagnols Gard Rhodanien taldetik. Bidasoan dagoenetik, Tesorierek Sacyr ASOBAL Ligako 104 partidu jokatu ditu eta 17 gol sartu ditu guztira. Denboraldi honetan, hiru gol sartu ditu Ligako 21 neurketetan eta beste hiru EHF European Leagueko hamarretan.
Jokalariak berak azaldu duen moduan, “egoera oso konplikatu batean iritsi nintzen Bidasoara, talderik gabe bainintzen. Erretiroa hartzea pentsatua nuen”. Hau gaindituta, Irunera etorri zen Tesoriere: “Taldea ezagutzen nuen, baina ez nekien ezer ligaren inguruan eta taldeak bertan zuen ibilbidearen inguruan”. Hala ere, geroztik, Bidasoarekin “erronka izugarriak” lortu dituela azpimarratu du eta hau “oso berezia” izan dela berarentzat: “Asko baloratzen dut pertsonalki eta kolektiboki izan dudan garaipena eta gehiago nahi dut etorkizunerako”.
Horrela, marseillarra pozik azaldu da kontratuaren luzapenarekin: “Oso pozik nago hemen beste urte batez gelditzeagatik. Gustatzen zaidan talde bat da, gazte askorekin eta zaleen maitasunarekin. Ilusio handia dut hemen jarraitzeko”. Gainera, denboraldi honetan gelditzen diren erronkei aurre egiteko gogoz dago Tesoriere. “Zaila izango da, baina erronka oso politak ditugu”, azaldu du eta gaineratu du titulu bat irabaztea gustatuko litzaiokela: “EHF Ligako Lauko Finalera iristea gustatuko litzaidake, edo Errege Kopa irabaztea. Hala ere, errealistak izan behar gara, dena eman behar dugu eta ikusiko dugu ea zer den lor dezakeguna”.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...