Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
26 Urt, 2023
Bihar eta etzi arituko da talde irundarra Tolosako Txapelketan, Guadalajara, Logroño eta Billere taldeekin batera
Tolosa klubeko mendeurrena eta eskubaloi saileko 50. urteurrena ospatzeko txapelketa bat antolatu du bertako klubak. Urtarrilaren 27an eta 28an eginen dute, ortziralean eta larunbatean, eta bertan, Bidasoak hartuko du parte, Civitas BM Guadalajara, BM Logroño La Rioja eta Billere taldeekin batera.
Jacobo Cuetarak adierazi duenez, “kalitatezko eta erritmo oneko entrenamenduak” osatzen ari dira Bidasoako jokalariak. Bajak badituzte, batez ere, Munduko Txapelketan dauden jokalariak falta direlako, baina hala ere, entrenatzailea pozik dago egiten ari diren lanarekin: “Internazionalen bajak ditugu eta lesioetatik errekuperatzen ari diren batzuk ere falta ditugu, baina aurrera egiten ari gara eta, jokalari berriekin ere, taldea bide onetik doa. Oso pozik nago aurrera egiten ari garelako”.
Tolosan ospatuko den txapelketaren inguruan, “berezia” dela aipatu du prestatzaileak: “Torneoak beti dira bereziak, finalera iristeko eta txapelketa irabazteko lehiakortasuna dutelako. Oso baliagarria izanen zaigu Ligaren bigarren itzuliaren hasierarako”.
Bidasoak argitaratu berri du, gainera, datozen bi denboralditan Esteban Salinas egonen dela taldean. Horren inguruan ere pozik dago Cuetara: “Pozik nago bere itzulerarekin. Elkarrekin lan egin dugu, elkar ezagutzen dugu eta ongi moldatzen gara. Bidasoak duen jokora ongi egokitzen den jokalaria da”. Gainera, “kirol zuzendaritzatik egiten ari diren lana goraipatu” nahi izan ditu asturiarrak, aldez aurretik egiten ari diren fitxaketen harira.
Tolosako Txapelketa beraz, bihar eta etzi (urtarrilak 27 eta 28) ospatuko da, Tolosan bertan, Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuliko atarian. Prestaketa ona izanen da Bidasoarentzat eta denboraldi bukaerarako beharko duten lehiakortasuna lantzeko baliatuko dute.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....