“TRANTSIZIOAK OSO ZORROTZ ZAINDU BEHARKO DITUGU”
Futbola

“TRANTSIZIOAK OSO ZORROTZ ZAINDU BEHARKO DITUGU”

Aitor Zulaikak Valladolid B-k harrobiko taldeen ezaugarri guztiak dituen taldea dela adierazi zuen atzoko prentsaurrekoan. 

DUX-en neurketaren ondotik, denboraldiak abiada hartu du eta jada ez dago geldiunerik. Stadium Galen, zaleen aurrean, lehen hiru puntuak batu eta gero, denboraldiko lehen bidaia eta etxetik kanpoko lehen jardunaldia izango du jokoan talde irundarrak. Gaur, bazkaldu ostean, Valladoliderantz bidean jarriko da talde txuri-beltzaren espedizioa eta igandean, 12:00etan, Real Valladolid Promesas talde konplikatuaren aurka arituko dira.

Aitor Zulaikak Valladolid B-ren aurka aurrekarik ez duen arren, “asko gustatzen” zaion taldea dela aitortu zuen. Nahiz eta taldea goitik behera aldatu, teknikari azpeitiarra ez da gaztelako taldeaz fido; izan ere, “Las Gaunasen jokatu zuten neurketa ikusteko beta izan nuen eta sekulako neurketa jokatu zuen Valladolidek”, argudiatu zuen. SD Logroñesen aurka 1-1 berdindu zuen Valladoliden harrobiko taldeak, errioxarrak aurreratu ziren markagailuan eta 74.minutuan berdindu zuen morea eta zuria uztartzen dituen taldeak.

Hain zuzen ere, Zulaikak aurkari izango duten talderen bertuteak goraipatu nahi izan zituen: “filiala den neurrian, filial gehienek izaten dituzten ezaugarri on guztiak batzen ditu. Eneregia dute, azkarrak dira, ausartak dira, baloiaren jabetza oso ona dute eta trantsizio bortitzak gauzatzen dituzte”. Bertuteak ez direnak ere gogoan izan zituen, Valladolidek geldikako baloietan asko sufritu dezakeela uste du Zulaikak. Bada, zaindu beharrekoak oso argi ditu teknikari azpeitiarrak: “beti zaintzen ditugun aspektuez gain, bereziki, joko konbinatiboa eta trantsizio bizkorrak eragozten saiatu behar dugu”.

Dena den, Valladolid B-ren eta DUX-en aurkako neurketak antzekotasun ugari izango dituela uste du. “Oso argi dut guk zer proposatu nahi dugu, eta, ikusi dudanez, Valladolidek ere DUX-en erako jokoa areagotuko duela”, adierazi zuen.

Ehuneko ehunetik, ehuneko bat gertuago. 

Lehen jardunaldiko atariko prentsaurrekoan Aitor Zulaikak taldea ehuneko ehunean aurkitzen ez zela aitortu zuen. Gaur, taldea ehuneko ehunetik gertuago dagoen ala ez galdetuta “ehuneko bat gertuago” dagoela esan zuen. “Egun batetik bestera ez zara beltzetik zurira igarotzen, tartean grisak ere egon behar dira. Prozesua ez da astebetean gauzatzen, taldeak hobera egin du, baina prozesua ez da astebetean gauzatzen”, argudiatu du Real Unioneko entrenatzaileak.

Min hartutakoen egoera, berdina. 

Lesioei dagokienez, aurreko asteko egoerak hainbestean jarraitzen du. Jagoba Beobide azken unera arte deialdian sartzeko zalantza izango da, baita Carlos Bravo ere. Azken honek hasierako hamaikakoan jokatu zuelarik, aurrealdean aldaketak egon daitezkeela aurreikus genezake. Presaski, nahiz eta neurketa on baten ostean, “hamaikakoan aldaketa asko egiteko aukerak gutxitzen dituen”, hainbat arrazoiengatik aldaketak egon daitezkeela ere ohartarazi zuen Zulaikak: “lesioengatik, aurkariaren azterketagatik, aurkariaren zelaiaren azterketagatik eta beste hainbat arrazoirengatik hamaikakoa aldatzeko aukerak daude”. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika