Txakurkrossa egingo dute igandean Hondarribian

Hirugarren aldiz egingo dute Hondarribiko Txakurkrossa, Euskanikross Kirol Elkarteak antolatuta. Otsailaren 12an izango da. Kokapena aldatu dute aurtengoan, eta Higer Itsasargiaren ingurua izango da erdigunea. Proba nagusia, Euskadiko Txakurkross Ligakoa, goizeko 10:30etan izango da. 7,1 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Herri lasterketa 11:45ean izango da, eta haurrentzako probak, 12:00etan. Guzti horren aurretik, BikeJoring lasterketa egingo dute, 9:00etan. Txakurrari lotutako Mountain Bike bizikleta proba da.

 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika