TXANPONAREN BI ALDEAK BIDASOA ATLETIKO TALDEARENTZAT

Emakumezkoen taldeak, Ohorezmo mailan, azken postuan bukatu zuen Ligako lehen jardunaldia; gizonezkoen taldeak, berriz, bigarren postua eskuratu zuen.

BAT-en emakumezkoen taldeak Attco San Sebastian, Ria Ferrol eta Iruñako taldearen atzetik.

Aire libreko denboraldia pasaden astean hasi zuen Bidasoa Atletiko Taldeak eta asteburu honetan Espainiako Ligen lehen jardunaldiak jokoan jarri dira. BAT-en emakumezkoen taldeak Ohorezko Mailan aritzen da, hau da, Espainiako Txapelketa nagusian. Hasierako jardunaldian, Attco San Sebastian, Ria Ferrol eta Iruñako Taldearen aurka aritu zen eta nahiz eta Donostiako Atletismo Pistan jokatu, talde irundarrak antolatu zuen jardunaldia.

Atletico San Sebastianen aurka eta Iruñako Taldearen aurka lehia oso zaila aurreikusten zenez, Bidasoa Atletiko Taldearen helburua Ria Ferrolen aurretik hirugarren postua eskuratzea zen. Eta ‘Batgirls’-ak bikain ekin zioten jardunaldiari. Lehen probetan hirugarren postua eskuratu eta puntu batzuen abantaila erdietsi zuten. Ria Ferrolek puntuak murrizten joan zen eta jardunaldiko azken probak izango ziren erreleboetan erabakiko zen dena. 4x100 metroko lehen erreleboetan, talde bidasotarrak 2 puntuko abantaila zuen talde galiziarrekiko, baina 4x400 metroetako proba garaitu ostean, Ria Ferrolek Bidasoa Atletiko Taldea aurreratu zuen. 152 puntu eskuratu zituen orotara Ria Ferrolek eta bi puntu atzetik (150 punturekin), BAT sailkapeneko laugarrena bukatu zuen.

Nahiz eta lehen jardunaldian azken postua erdietsi, Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkariak pozik bukatu zuten taldeak erakutsitako aurpegiarekin: “azken postuak Ohorezko mailan mantentzeko lanak zailtzen ditu, baina taldearen lana azpimarratzekoa izan da. Bakarkako probak alde batera utziz, taldeak beste multzoetako hirugarren sailkatuek eskuratu dituzten baino puntuak gainditu ditu. Horrek gure maila kaxkarra ez dela izan adierazten du”.

Teresa Errandoneak eta Miriam Gregorik erdietsi zituzten Bidasoa Atletiko Taldearen garaipen bakarrak. Errandoneak, 110 metro hesidunetan, 13’’51-ko denbora egin zuen eta Miriam Gregorik, 800 metroetako proban, 2’11’’19-ko denboran geratu zuen kronoa.

Blanca Garciak jabalina jaurtiketak eta 4x100 metroetako taldeak bigarren postuak eskuratu zituzten. Garciak Bidasoa Atletiko Taldeak jabalinako jaurtiketan zuen errekorra ondu zuen (42 metro) eta errelebo motzean aritu ziren lau atletek (Ana Gomezek, Laia Olascoagak, Miriam Gregorik eta Irune Muguruzak) 48’’38-ko marka eginez helmugeratu ziren bigarren.

Ane Zabalak, Teresa Errandoneak eta 4x400 metroetako errelebo luzeak hirugarren geratzeko gaitasuna izan zuten. Lehenak, 3000 metroetan 10’26’78-ko denboran bukatu zuen proba; bigarrenak, parte-hartzea bikoiztu zuen eta 100 metroak 12’’18-tan egin zituen. Azkenik, hirugarrenek, Nerea Sasianek, Miriam Gregorik, Irune Muguruzak eta Angela Castellsek osatu zuten errelebo-taldeak 3’56’’86-ko denboran bukatu zuten proba.

Sailkapen nagusia:

1- Altetico San Sebastian 204 puntu

2- Grupo Empleo Pamplona 179 puntu

3- Ria Ferrol 152 puntu

4- Super Amara BAT 150 puntu 

Gizonezkoen taldeak helburua bete zuen Monzonen.

Gizonezkoak haizea eta euria lagun zutela, Monzonen lehiatu ziren igandean. Atletek aurtengo denboraldirako xedea argia dute: Ohorezko mailara igotzea. Aurrekoetan bezala, denboraldi honetako maila ere oso altua izango dela aurreikusten da; beraz, igoera fasea jokatzeko, lehen edota bigarren postuan bukatu behar zuen lehen jardunaldia. Helburua betetzea zaila zen, baina zailtasunak gaindituta, gauzatu zuten.

Paperaren gainean, Cornella talde gogorrena zen eta BAT, Monzon eta Teneriferen artean bigarren postua jarriko zuten jokoan. Eta hala izan zen. Talde kataluniarrak hartu zuen aurrea, BAT-ek jarraitu zion eta Monzonek hirugarren postuan iritsi zen lehiaketaren erdialdera. Azkeneko probak hurbiltzen ziren heinean, etxeko taldea puntuak murrizten joan zitzaion talde bidasotarrari eta emakumezkoen jardunaldiaren antzera, bigarren postua erreleboetan erabaki zen. Errelebo motzean etxeko taldeak garaitu zuen BAT, baina errelebo luzean, proba irabazi eta Monzonen azken postua baliatu zuen jardunaldia bigarren postuan bukatzeko.

Bidasoa Atletiko Taldeko atletek garaipen ugari eskuratu zituzten Monzongo pistan: Unai Gonzalezek pertika jauzian (4,40m), Gonzalo Tamayok pisu jaurtiketan (14,30m), Ivan Redondok jabalina jaurtiketan (56,82m), Asier Zarandonak disko jaurtiketan (43,79m) eta 4x400 metroetan aritu zen taldeak (3’28’’24). Horietaz gain, Iker Arozenak luzera jauzian bigarren postua eskuratu zuen (7,03m) eta postu bera Tirso Ocañak lortu zuen 200 metroetako proban (22’’19). Bidasoa Atletiko Taldeko lasterkariek hirugarren postuan bukatu zituzten proba gehienak: Leo Romero 5000 metro martxan (21’54), Jose Mari Peso 1500 metroetan (4’15’’16), Hugo Alvarez 800 metroetan (1’56’’89), Sergi Teixeira 400 metroetan (51’’40) eta Jose Gomez de Arriba 3000 metroetan (8’47’’62).

Sailkapen nagusia:

1- Cornella At. 219 puntu 

2- Super Amara BAT 169 puntu

3- Hinaco Monzon 159 puntu

4- CEA Tenerife 139 puntu

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika