TXAPELKETAZ BETERIKO ASTEBURUA

 Bidasoa Atletiko Taldea Valentziako DNA Txapelketan eta Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa Absolutuan parte hartu du asteburu honetan. 

Bidasoa Atletiko Taldeko kideak lehiaketez jositako asteburuari aurre egin diote. Klubeko atleta guztiek parte hartzeko aukera izan dute; izan ere, harrobiko atletak Valentzian Espainiako 6 harrobi onenekin DNA txapelketan lehiatu ziren eta atleta absolutuak Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa jokatu zuten.

Harrobiko 14 atleta mugiarazi zituen Bidasoa Atletiko Taldeak Valentzian DNA Mitina jokatzeko. Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkarien esanetan, “esperientzia bikaina izan zen”; hain zuzen ere, atletak formatu berrian lehiatu behar izan zuten, talde mixtoetan eta dena erreleboetako lasterketan erabaki zen. Bosgarren postuan bukatu zuen BAT-ek, baina uneoro hirugarren eta laugarren postuaren borrokan aritu ziren. Taldekako emaitza ona izan bazen, bakarkakoak are hobeak izan ziren. Jokatu zituzten sei probetatik, lautan atletek marka pertsonalak gainditu zituzten:

- Uxue Garrancho 3.postuan bukatu zuen 60 metroetko proban (8,25’’ sub 16)

 - Laia Olascoagak merituzko 2.postua erdietsi zuen 400 metroetako proban (1´00´´04 sub 18)

- June Lizasok 4.postuan bukatu zuen pretika jauzian

- Joaquin Alonsok 5m 88 zentimetroetako markalortu zuen (sub18)

- Unax Eraso pisu jaurtiketan bosgarren bukatu zuen 9,15metroko jaurtiketa eginda (sub16)

- Imanol Bandresek azken postuan bukatu zuen. 60 metro hesidunetako lehen hesia gaizki pasa zuen eta proba uztera behartuta ikusi zuen bere burua.

Dena 4x200 metroko errelebo mixtoetako proban erabaki zen eta hirugarren postutik gertu ibili baziren ere, azkenean laugarren postuan bukatu zuten, bosgarrenetik gertu. Honako hau izan zen DNA Txapelketako sailkapen orokorra:

1. Alcampo Scorpio 71 7:25.46

2. Playas de Castellon 7:31.98

3. Trops-Cueva de 7:41.22

4. A.D. Marathon 7:46.81

5. Super Amara BAT 7:48.11

6. Grupompleo Pamplona At 8:36.05 

Pista Estaliko Euskadiko Txapelketan ere emaitza onak.

Harrobia Valentzian lehaitzen ari zen bitartean, Bidasoa Atletiko Taldeko atleta absolutuek Anoetako Belodromoan Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan aritu ziren. Harrobiaren antzera, atleta absolutuek ere emaitza ezin hobeak erdietsi zituzten; hala nola, Iker Arozenak luzera jauzian garaipena eskuratu zuen 7,29 metroko jauziarekin. Arozena 23 urtez azpikoen rankingean lehen postuan kokatu da eta estatatu mailan bosgarrena da.

1500 metroetako proban Adriana de Pradok lan bikaina egin zuen. Ausart atera zen eta bere marka pertsonala gainditzeaz gain, 4:38:39-ko denbora eginda merituzko bigarren postua eskuratu zuen. Pisu jaurtiketan Goizane Garciak ere bigarren postua lortu zuen; laugarren saiakeran 11,72cm-ko jaurtiketarekin lortu zuen hirugarren sailkatua gainditzea.

Azkenik, Bidasoa Atletiko Taldeko beste hiru altetek beren probetan podiuma hirugarren postuan osatu zuten. Nerea Sasiainek 200 metroko proban 26,67”-ko marka lortu zuen, Ane Zabalak 3000 metroetan kronoa 10:03:80-tan geratu zuen-marka pertsonala- eta azkenik, Unai Gonzalezek pertika jauzian 4,60 metroko jauzia gauzatu zuen.

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika