Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
30 Urr, 2019 Irun, Rugby, Zaisa Txingudi Rugby Club Irun
Larunbatean liderraren aurka jokatu zuen, La Unica taldearen aurka, eta ondo jokatu zuten arren, azkeneko minutuetan garaipena sendotu zuen talde iruindarrak
La Unica liderra jaso zuen larunbatean Txingudi Rugby Klubak eta aurreikusten bezala eta aurreko emaitzen antzera, porrota jasan zuten bidasoatarrek. Galdu zuten bai, baina neurketa ona egin zuten oso talde gogor baten aurrean, lehenak eta igoerarako faborito nagusiak.
Oso indartsu hasi zuen neurketa La Unicak, bigarren minutuan eguneko lehen entsegua lortu zuten (0-7). Ordutik aurrera Txingudi Rugby Kluba hobeto kokatu zen Plaiaundiko zelaian eta defentsa gogor baten bidez iruindarren saiakerak zapuzten zituzten. Baina, 15.minutuan La Unicak bigarren entsegua erdietsi zuen irundarren defentsan zuloa aurkitu era gero (0-14). Etxekoek ez zuten burua galdu eta bere partidua egiten jarraitu zuten. Baloiaren jabetza zuten eta puntuak lortzeko aukerak zituzten, baina gainontzeko norgehiagoketen antzera, gauzatzen ez zuten asmatzen.
30.minutuan La Unicaren defentsa ezustean harrapatu zuen Txingudi Rugby Klubak eta lan eskerga egin ondoren lehen entsegua lortu zuten Roberto “Pachi” Garciaren bidez (7-14). Lehen zatia bukatzear zen eta bidasoatarrek berdintzeko aukerak izan bazuten ere, ez zuten asmatzen eta garesti ordaindu zuten. La Unicak lehen zatiko azken minutuan hirugarren entsegua lortu zuten, 7-19 aldenduz markagailuan.
Txingudi Rugby Kluba bigarren zatian markagailuan hurbiltzeko eta zergaitik ez, berdintzeko asmoarekin irten zen. Aukerak izan zituzten horretarako, beste behin ez zituzten gauzatu, eta La Unica pazientzia handiekin defendatzen ari zela, neurketa hautsi zuen. Jarraian bi entsegu gauzatu zituzten eta neurketa 7-29arekin uzten zuten. Etxekoek amore eman ordez bere lana burutzen jarraitu zuten, baina entseguak talde iruindarraren eskutik iristen ziren. Amaieran, 7-48koarekin bukatu zen, diferentzia handia Txingudi Rugby Klubak egin zuen meritu eta lanerako, baina horrelako partiduetatik asko ikasten da datorren neurketari begira. Izan ere, Gernikaren aurka jokatuko dute bi aste barru, bidasoatarrekin batera azken postuan dabilen taldeetako bat, beraz, oso neurketa aproposa izango da Txingudi Rugby Klubak benetan duen maila ezagutzeko.
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...