Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
22 Ira, 2023
Aurredenboraldiko azken hitzordua izanen da, eta bertan jokatuko dituzten lagunartekoak baliagarriak izanen dira denboraldi hasierako
Txingudi Rugby Klubak urteroko hitzordua izanen du asteburu honetan Lekarozen. Irundarren bi senior taldeak Baztango herri honetan egonen dira bertako taldeekin aurredenboraldiko azken topaketa egiten.
Klubeko jokalari, prestatzaile eta lagunek errugbiaz gozatzeko aukera izanen dute asteburu honetan Lekarozko aterpetxean. Bertan, Baztango taldekoekin elkartuko dira eta denek denboraldi aitzineko azken prestaketak eginen dituzte bertan. Topaketa aprobetxatuz, lagunartekoak ere jokatuko dituzte euren artean. Lehena, bihar izanen da, irailaren 23an, 12:00etan. Orduan, gizonezkoen senior taldeak Baztan Menditarrak taldearen kontra jokatuko du. Arratsaldean berriz, 16 urtez azpiko taldea ariko da Bera Beraren kontra, eta aldi berean, baina Hernanin, 18 urtez azpikoak lehiatuko dira. Azkenik, emakume seniorrek Bera Bera-Ordiziaren kontra jokatuko dute euren aurredenboraldiko hitzordu bakarra.
Klubeko Aritz Arrieta Euskal selekzioarekin
Txingudi Rugby Klubeko jokalaria den Aritz Arrietak 16 urtez azpiko Euskal selekzioaren deia jaso du, heldu den irailaren 15ean Zarautzen ospatuko den entrenamenduan parte hartzeko.
(Argazkia: Txingudi Rugby Klub)
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...