TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIOR TALDEAK PLAIAUNDIN IZANEN DIRA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIOR TALDEAK PLAIAUNDIN IZANEN DIRA

Bi partiduak larunbatean jokatuko dira, Biok Txingudik 17:30ean, Gaztediren kontra, eta Zaisa Txingudik 15:30ean, Arratiko Zekorrak-en kontra

Txingudi Rugby Klubeko Biok Txingudi taldeak bere lehen partidu ofiziala jokatuko du larunbat honetan, urriaren 7an, 17:30ean Plaiaundin. Neurketa berezi batekin hasiko du ibilbide hau etxean, izan ere, Gaztedi taldea jaso beharko dute jokalariak, pasa den denboraldian Euskadi txapeldun izan zen baitzen. Partidu gogorra izanen da beraz, baina etxekoak indartsu daudela erakutsi dute eta lehen jardunaldiko sentsaio onei eutsiko diete.

Bertzalde, 15:30ean, Zaisa Txingudi ere denboraldi honetan lehen aldiz ariko da etxean. Ekin eraikuntzak Arratiko Zekorrak izanen dute aitzinean, talde gogorra. Hain zuzen ere, bidasotarrek ezin izan dute 2020ko otsailetik aurkaria garaitu. Hala ere, lehen jardunaldian ez zuten garaipenik batu ez batak ez bertzeak ere, eta horri buelta eman nahiko diote bihar.

18 eta 14 urtez azpikoen neurketak

18 urtez azpiko taldeak berriz, Iruñeara bidaiatu beharko du La Unicaren kontra jokatzeko. Hauen partidua ere larunbatean jokatuko da, 12:00etan. Etxekoek lehen jardunaldia irabazi dute eta beraz, bidasotarrek eta donostiarrek osatzen duten taldeak lan egin beharko du garaipena eskuratzeko.

Bertzalde, 14 urtez azpiko taldea Hernaniko Landare zelaian ariko da, Atletico San Sebastian, Mutriku, Eibar, Arrasate eta Hernaniko taldeen kontra. Gipuzkoako zazpi rugby txapelketa jokatuko dute bertan.

Igande Sasoi

Horrez gain, igande honetan (urriaren 8a) Irunen Igande Sasoi jardunaldia ospatuko da. Parean elkarteak, Irungo Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzaz, antolatu du ekimen hau, Irungp kirol eskaintza emakumeengana hurbiltzeko asmoarekin. Horrela, 30 klubek baino gehiagok parte hartuko dute, tartean Txingudi Rugby Klubak ere. Hauek zelai ttiki bat jarriko dute eta Biok Txingudiko zenbait jokalari bertan izanen dira errugbiaren inguruko ekintzak aitzinera eramaten. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika