TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK ETXETIK KANPO ARIKO DIRA ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK ETXETIK KANPO ARIKO DIRA ASTEBURUAN

Biok Txingudik Eibarren jokatuko du ART/ERT taldearen kontra eta Zaisa Txingudik Lasarten, Zarautz B/Beltzak-en kontra

Biok Txingudik etxetik kanpo jokatuko du denboraldiko hirugarren jardunaldia. Atsedenaldiaren ondotik, martxa hartuko dute berriz ere emakumeek eta, hain zuzen ere, Eibarren saiatuko dira urteko lehen garaipena eskuratzen. ART/ERT taldea izanen dute aitzinean, Arrasate eta Eibarren bigarren taldearen bazkundea dena. Sailkapeneko seigarren postuan dago kokatuta, bost punturekin. Biok Txingudik puntu bakarra eskuratu du lehenengo bi jardunaldietan eta, garaipena lortuta, goiko postuetara hurbiltzeko aukera izanen luke. Asier Gonzalez entrenatzaileak aipatu bezala, “liga ondo hasi dugu, hobekuntza handiak egiten ari gara denbora laburrean eta ikasten ari garena gure jokoan aplikatzen ere. Garaipenak eta puntuak iritsiko dira eta asteburu honetan aukera polita dugu horretarako”.

Zaisa Txingudiko gizonezkoek ere kanpoan jokatuko dute asteburu honetan, Lasarteko Mitxelin zelaian zehazki. Zarautz B/Beltzak taldea izanen du aurkari oraingoan, larunbatean, 15:00etan. Irundarrek Mitxelinen jokatutako azkeneko partidan garaipena eskuratu zuten, baina defentsan ez ziren fin ibili. Partidu parekatua eta lehiatua izanen da larunbatekoa, eta bi taldeek ere borrokan aritu beharko dira irabazteko. Izan ere, bi taldeak puntuetan berdinduta daude eta helburu bera izanen dute bihar. Oroitu behar da bidasotarrak bigarren jardunaldia jokatu gabe gelditu zirela, Arratiko Zekorrak aurkaria ez baitzen Plaiaundira azaldu. Honen ondotik, Kirol-diziplina komiteak mugakoei partida irabazitzat eman die, eta horrela, bost puntuak eskuratu dituzte eta bosgarren dira ligako sailkapenean.

14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeen hitzorduak

Larunbatean, eta gizonezkoek ordu berean, 14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek hitzordu bana izanen dituzte. 18 urtez azpikoak Ordizian izanen dira, Txingudi/Bera Bera taldearen kontra. 16 urtez azpikoak aldiz, Getxon ariko dira, bertako bigarren taldearen kontra. Azkenik, 14 urtez azpiko taldeak Gipuzkoako sevens txapelketako jardunaldia jokatuko dute. Hauek Plaiaundin ariko dira, Eibar/Mutriku, Ordizia eta Bera Beraren kontra.

Eskolako taldeen hitzorduekin bukatzeko, errugbilari ttikienak Mutrikun izanen dira, aurtengo lehen topaketa ospatzen. Eibar/Mutriku, Arrasate/Soraluze eta Zarautz/Beltzak izanen dituzte aurkairi, igande honetan, 10:30ean.

Aritz Arrieta, Euskadiko 16 urtez azpiko selekzioarekin

Aritz Arrieta Txingudi Rugby Klubeko jokalari irundarrak Euskadiko selekzioaren deia jaso du, azaroan jokatuko den Espainiako Autonomien selekzioen arteko txapelketako lehen jardunaldian parte hartzeko.

Munduko kopako finalerdiak, Txingudi Rugby Tabernan

Etxeko errugbilarien hitzorduez gain, ortziralean eta larunbatean (urriaren 20 eta 21ean), Txingudi Rugby Tabernan Munduko Txapelketako finalerdiak emanen dituzte. Parisko Saint Denis estadioan jokatuko den Argentina ta Zeelanda Berriko taldeen arteko neurketa ikusi ahal izanen da bertan, baita Ingalaterra eta Hegoafrikaren artekoa ere. Bi egunetan 21:00etatik aitzinera izanen dira hitzorduak. 

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika