TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK EZIN IZAN DUTE GARAIPENIK BATU ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK EZIN IZAN DUTE GARAIPENIK BATU ASTEBURUAN

Biok Txingudik 29-22 galdu zuen Neskak Loratzen taldearen kontra, eta Zaisa Txingudik ere 17-13ko emaitzarekin galdu zuen Bera Bera Bren kontra

Txingudi Rugby Klubeko seniorrek porrot bana jaso zuten asteburuan. Biok Txingudik 29-22 galdu zuen Getxon, Neskak Loratzen taldearen kontra. Zaisa Txingudik ere garaipenik gabe gelditu zen Donostian, Bera Bera Bren kontra 17-12ko markagailua lortuta.

Biok Txingudik ezin izan zuen Getxoko Neskak Loratzen taldea gainditu. Erritmoa hartzea kosta egin zitzaien bidasotarrei. Etxekoak kontzentratuago atera ziren zelaira, baina halere ezin izan zuten mugakoen defentsa hautsi. Horrela, 24. minutuan, oraindik ere hutsean zeuden bi taldeen markagailuak. Puntuak batzen lehena Getxoko taldea izan zen, 5-0ekoa ezarriz. Atsedenaldia baino lehen, Biok Txingudik berdinketa lortu zuen emaitzan.

Bigarren zatian, bide berean joan zen jokoa. Berriz ere puntuak batzen lehena etxeko taldea izan zen, baina segidan gibeletik segitu zion Irungo taldeak, Naroa de la Fuenteren eskutik (10-10). Neskak Loratzen taldeak garaipena eskuratu nahi zuela argi utzi zuen eta berriz ere aurrea hartu zuen markagailuan (17-10). Edonola ere, Asier Gonzalezen jokalariak, amore eman gabe segitu zuten lanean eta emaitza iraultzeko gai ere izan ziren, Maren Santacruz, Naroa de la Fuente eta Enara Arrutiren eskutik (17-22). Hala ere, etxekoek garaipenarengatik borrokatuko zutela argi utzi zuten eta, azken bost minutuetan, bi entsegu eginda, 29-22koa ezarri zuten behin-betiko. Irundarrek porrota jaso bazuten ere, ez dute sailkapenean behera egin eta B multzoko lidergotza mantentzeko gai izan dira.

Zaisa Txingudik ere porrota jaso zuen Bera Bera Bren kontra

Zaisa Txingudik ere ezin izan zuen garaipena etxera eraman Donostiatik. Neurketa parekatua eta bizia jokatu zuen Bera Bera Bren kontra eta azken minutuan ihes egin zion garaipenak.

Markagailuan aurrea hartzen lehena Bera Bera izan zen, entsegu eraldatu batekin (7-0). Bidasotarrei kosta egin zitzaien puntuak batzea, baina defentsan lan ona egin zuten, etxekoek aukerak zapuztuz. Atsedenaldirako bidean, azkenik, Roman Solisek entsegua egin eta 7-5eko markagailua ezarri zuen.

Bigarren zatian berriz, markagailua bereganatu zuen Adur Manterolak (7-8). Mugakoak itxaropentsu zeudenean ordea, Asier Gonzalezek txartel horia ikusi zuen, plakaketa arriskutsu baten ondotik eta hori aprobetxatu egin zuten etxekoek emaitza berriz ere iraultzeko zigo kolpe baten bidez (10-8). Besoak jeitsi gabe segitu zuten Iñigo Camareroren mutilek lanean eta 10-13koa ere lortu zuten, Ekain Hiribarrenen eskutik. Edonola ere, hurrengo jokaldian defentsan akats bat egin ondotik, donostiarrek 17-13koa jartzea lortu zuten eta horrela euren alde bukatu zen neurketa.

Porrota kolpe gogorra izan bazen ere, Zaisa Txingudik sailkapeneko hirugarren postua mantendu du, La Unicak ere galdu egin zutelako Gasteizen. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika