TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK GARAIPENA ESKURATU ZUTEN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK GARAIPENA ESKURATU ZUTEN

Bonus puntua lortu gabe, play-offa jokoan izanen dute azken jardunaldian

Txingudi Rugby Klubeko senior taldeak Zarautz B/Beltzak garaitu zuen pasa den larunbatean Plaiaundin. Aurkaria baino gehiago izan zen, baina helburu nagusia lortu gabe bukatu zuten jardunaldia. Bonus puntua behar zuten zuzenean play-offerako sailkatzeko. Bidasotarrek ezin izan zuten hau lortu eta beraz, azken jardunaldian izanen dute hau bera jokoan.

Zaisa Txingudi indarrez atera zen zelaira larunbatean eta segidan jarri ziren aitzinetik. Joao Costak entsegua egin eta Adur Manterolak eraldatzea lortu zuen. Horrela, 7-0eko markagailua ezarri zuten bidasotarrek. Hala ere, erasoan baloi aunitz galdu zituzten eta aurkariak ere gogor jo zuen aldea murriztu nahiean. Zigor-kolpe baten bidez, zarauztarrek 7-3koa ipini zuten. Edonola ere, etxekoek ez zuten amore eman eta bertze bi entseguren bitartez eta bertze eraldaketa bati esker ere, 19-3koa eskuratu zuten. Atsedenaldira iritsi baino lehen, 19-6koa lortu zuten aurkariek.

Bigarren zatian, Zaisa Txingudi oso sartuta egon zen neurketan eta horri esker, “Lutxo” Echeverriak, Ramon Berguak eta Teo Arrutiak entseguak egin eta Ekain Hiribarrenek eta Adur Manterolak eraldatu zituzten, 38-6ko markagailua erdietsiz. Zarautz B/Beltzak berriz, jokalariak galtzen joan zen lesioen ondorioz, eta horrela, 60. minutuan, epaileak bukatutzat eman zuen partidua.

Garaipenarekin baina bonus puntua lortu gabe amaitu zen norgehiagoka etxekoentzat. Gainera, Gaztedi Bk mendean hartu zuen Iruña taldea bonus puntu batekin, eta horrela, Zaisa Txingudi play-offa jokatzeko sailkapen matematikoa lortu gabe gelditu zen. Hala ere, azken jardunaldian helburu hori lortzeko aukera izanen dute oraindik mugakoek. Bi aste barru, Nerbioiren kontra jokatuko dute Amurrion denboraldiko azken partidua eta han borrokatuko dute play-offerako txartelarengatik. Taldeak puntu bakarra behar du horretarako, eta aste hauetan zehar horri begira eginen du lan.

Klubeko gazteek bi porrot eta garaipen batekin bukatu zuten asteburua

Txingudi Rugby Klubeko talde gazteek asteburu gazi-gozoa eduki zuten. Izan ere, 18 eta 16 urtez azpiko taldeek porrota jaso zuten, baina 14 urtez azpikoek berriz, Gaztedi Bren kontra garaipena eskuratu zuten.

18 urtez azpiko taldeak Zarautz/Beltzak taldearen kontra jokatu zuten. Multzoko liderra zen aurkaria eta hori zelaian ere nabaritu zen. 0-19ko emaitza lortu zuten bisitariek segidan, eta horri buelta eman nahiean ibili ziren neurketa guztian zehar Txingudikoak. Etxekoek aldea murriztea lortu zuten azken hamar minutuetan eta bonus puntu batekin ere, 19-26koa ezarri zuten. Hala ere, ezin izan zioten emaitzari buelta eman eta porrota jaso zuten azkenean.

16 urtez azpikoek ere Bera Bera/Baztan taldearen kontrako neurketa galdu egin zuten. Aurkariak hamar puntuko errenta lortu zuen lehenengo minutuetan eta atzetik gelditu zen Txingudi. Hala ere, honi erantzuteko gai izan ziren eta eraldaketa bat lortu zuten atsedenaldia baino lehen, 10-7ko emaitza eskuratuz. Bigarren zatian, gainera, aitzinetik ere jarri ziren bisitariak. Niko Garzonek entsegua egin eta 10-12koa ezarri duen. Hala ere, etxekoek ez zituzten besoak jaso eta 22-12koa jarri zuten hurrengo minutuetan. Neurketa bukaeran, Aimar Echevestek entsegua egin zuen eta aldea murriztu zuen markagailuan (22-17), baina ez zen nahikoa izan emaitza berdintzeko.

Azkenik, 14 urtez azpiko taldeak garaipena eskuratu zuen Gaztedi Bren kontra. Hauek denboraldian zehar ikasitako guztia erakutsi zuten zelaian eta garapen handia eduki dute argi utzi zuten. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika