TXINGUDI RUGBY KLUBEKO TALDEEK ASTEBURUAN HASIKO DUTE DENBORALDIA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO TALDEEK ASTEBURUAN HASIKO DUTE DENBORALDIA

Emakumeek Ligako lehen partidu ofizial batean debuta eginen dute Zornotzan

Txingudi Rugby Klubak aurredenboraldia bukatu du eta orain Ligari hasiera emanen dio. Senior talde guztiek igande honetan jokatuko dute denboraldiko lehen jardunaldia. Berritasuna emakumeen taldean egonen da, izan ere, debuta eginen du mugakoen talde berriak partidu ofizial batean.

Zornotzan ariko da lehen aldiz Txingudiko emakumeen taldea. Ligako partidu ofizial bati aurre eginen diote lehen aldiz eta gogotsu hasiko dira lehen erronka honekin. Elorrio/Urgozo taldea izanen dute aitzinean, igandean 11:00etan, Larrea kiroldegian. Bizkaitarrek bigarren urtea dute Liga jokatzen eta pasa den urtean, debuta egin zuten urtean hain zuzen, Euskal Ligako bigarren mailako hirugarren sailkatuak izan ziren. Ez dira beraz, aurkari erraza izanen, baina bidasotarrak ere indartsu daude.

Gizonezkoen senior mailako taldea ere kanpoan arituko da lehen jardunaldi honetan. Iruñeara joan beharko dira Txingudikoak, La Unica-ren bigarren taldearen kontra lehiatzera. Nafarroako Unibertsitate Publikoko zelaian jokatuko da partidua, igandean ere, 11:30ean. Talde iruindarra azken sailkatua izanen zen pasa den denboraldian, baina jokalari gazteak mailaz igo dira eta talde berritua dute. Horrela, indartsu aterako dira etxeko zelaira.

18 urtez azpiko taldea berriz, Plaiaundin ariko da Gernikaren kontra bihar, irailaren 30ean, 11:30ean. 16 urtez azpikoek atsedenaldia izanen dute, baina 14 urtez azpikoak ere etxean ariko dute Gipuzkoako azpiko errugbiko txapelketa jokatzen. Hauek ere larunbatean lehiatuko dira, 9:30ean. Txingudiko bi taldea ariko dira zelaian eta aurkari moduan, Bera Bera eta Hernani/Atletikoren bertze bina talde izanen dituzte.

Rugby eskolen topaketa Hondarribian

Honez gain, igandean (urriaren 1ean), Hondarribiko hondartzan denboraldi honetako Gipuzkoako errugbi eskolen lehen topaketa eginen dute. Errioxako, Arabako eta Nafarroako hamaika talde izanen dira bertan, eta guztira, 400 bat haur elkartuko dira 10 eta 12 urtez azpikoak.

Aritz Arrieta Euskadiko selekzioarekin

Txingudiko jokalaria den Aritz Arrieta Euskadiko 16 urtez azpiko selekzioaren deialdian sartu da bertze behin. Laugarren aldia da selekzioak topaketa egiten duela eta Arrieta ere bertan egonen da berriz ere. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika