TXINGUDI RUGBY TALDEKO EMAKUMEEK ETA GIZONEZKOEK GARAIPEN BANA ERDIETSI DUTE
Errugbia

TXINGUDI RUGBY TALDEKO EMAKUMEEK ETA GIZONEZKOEK GARAIPEN BANA ERDIETSI DUTE

Puntu garrantzitsuak batzen segitzen dute mugako taldeek eta oraingoan, Plaiaundin eskuratu zuten garaipena

Txingudi Rugby Klubeko bi senior taldeek urteko lehen jardunaldia jokatu zuten etxean, Plaiaundin, pasa den larunbatean. Biok Txingudik 29-14 irabazi zuen Neskak Loratzen taldearen kontra eta honekin, Euskadiko Txapelketa jokatzeko postuan sartu da, 26 punturekin guztira. Zaisa Txingudik ere, 13-10 irabazi zuen La Unicaren kontra eta hauek ere sailkapenean gora egin dute eta laugarren kokatu dira.

Plaiaundiko zelaia ez zegoen bere egoera onenean pasa den larunbatean. Lokaztua eta hormatua zegoen goizean, baina horrek ez zuen ekidin etxeko taldeek indarrez zelairatzea eta garaipenak eskuratzea.

Biok Txingudiri dagokionez, Neskak Loratzen talde bizkaitarra jaso zuten etxean eta 29-14ko markagailua erdietsi zuten, jardunaldiko puntuak poltsikoratuta. Mugako emakumeak sendo zelairatu ziren eta atsedenaldirako 19-0eko markagailua erdietsi zuten. Bigarren zatian, aurkaria tartea ttikitzen saiatu zen, eta errenta zertxobait murriztea lortu bazuen ere, ezin izan zuen txinguditarren indarra baretu. Horrela, 29-14ko emaitzarekin, puntuak Irunen gelditu ziren. Garaipen honekin, Euskadiko Txapelketa jokatzeko postuan sartu Asier Gonzalezek entrenatzen duen taldea, 26 punturekin guztira. Hiru astez atsedena izanen dute orain eta ondotik, lehen faseko azken jardunaldia jokatuko dute Bera Bera/Ordiziaren kontra.

Zaisa Txingudik ere garaipena eskuratu zuen Plaiaundin, larunbat arratsaldean, Iruñeako La Unica B taldearen kontra. Puntuak batzen lehenak iruindarrak izan ziren eta markagailuan gibeletik segitu zuten etxekoek. Bigarren zatia 3-5eko emaitzarekin hasi zuten bi taldeek, baina hau iraultzeko gai izan zen Iñigo Camareroren taldea eta 10-5ekoa ipini zuen bere alde. La Unicak hamarnako berdinketa lortu zuen segidan, baina Adur Manterola azkeneko puntuak batzeko gai izan zen eta horrela, 13-10ekoa ezarri zuen mugakoen alde. Horrela, Zaisa Txingudik La Unicarekin sailkapenean zuen aldea murriztu du eta laugarren postuan kokatu da orain. Heldu den asteburuan atsedena izanen dute hauek ere eta otsaileko lehendabizikoan Arratiko Zekorren kontra jokatu beharko dute, Igorren, denboraldiko neurketa zailenetako bat izanen dena.

(Argazkiak: Fermin Garaioa)

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika