TXINGUDI RUGBY TALDEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN IZANEN DIRA ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY TALDEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN IZANEN DIRA ASTEBURUAN

Biok Txingudik Neskak Loratzen taldea jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, La Unica

Txingudi Rugby Taldeko seniorrek urteko lehen partidua jokatuko dute asteburu honetan Plaiaundin. Larunbatean ariko dira bi taldeak, lehenik emakumeek jokatuko dute Neskak Loratzen taldearen kontra eta ondotik, gizonezkoen txanda izanen da La Unica taldearen kontra.

Biok Txingudi larunbat honetan, urtarrilaren 20an, ariko da Plaiaundin, eguerdiko 12:00etan. Neskak Loratzen taldea jasoko du eta bertan, garaipena lortzea ezinbertzekoa izanen du. Izan ere, denboraldiko lehen fasea bukatzeko eta txapelketa lehiatzeko aukerak ditu taldeak oraindik eta horren bila joanen dira bihar. Sailkapeneko zortzigarren postuan dago mugako taldea, 21 punturekin, Arrasate/Eibar B zazpigarrenarekin berdinduta eta Elorrio/Urgozo seigarren sailkatutik 3 puntura. Fase hau bukatuta,, lehenengo sei sailkatuek Euskadiko txapelketa eta Ohorezko B mailara igotzea izango dute jokoan.

Zaisa Txingudik La Unica jasoko du etxean

Zaisa Txingudi bihar ariko da baita ere, etxean, arratsaldeko 16.00etan. Denboraldiko bigarren faseari hasiera emanen diote, lehena hiru garaipen eta berdinketa batekin bukatu ondotik. Lehen partidu honetan Iruñeako La Unica jasoko dute Plaiaundin. Joaneko neurketan 69-10eko emaitza lortu zuten iruindarrek, baina orain bost puntuko aldea dago bi taldeen artean (La Unica hirugarren postuan dago eta Zaisa Txingudi laugarrenean). Aurten, ligako txapeldunak Euskadiko lehenengo mailara igoera zuzena lortuko du eta bigarren sailkatuak igoera play offa jokatuko du, eta horren bila joanen dira bi talde hauek ere. Etxekoek gainera, ez dute porrotik jaso Plaiaundin denboraldi honetan eta ildo berean segitu nahi dute.

Mugako jokalariak Gipuzkoako selekzioarekin

Asteburu honetan ere Gipuzkoako selekzioa lanean ariko da, lurraldeko emakumeen 15 eta 18 urtez azpiko taldeekin, baita gizonezkoen 13 eta 14 urtez azpiko taldeekin ere. Emakumeei dagokionez, 15 urtez azpikoek Murtziako selekzioaren kontra jokatuko dute larunbatean, 13:30etik atizinera. Bertan, Helene Tristan, Paula da Purificaçao eta Greta Gutierrez izanen dira. 18 urtez azpikoak ere aurkari bera izanen dute, baina igandean ariko dira hauek, 10:00etan. Bertan, mugako bost jokalari egonen dira: Aitana Garrido, Gaia Morris, Lohitzun Aia, Luma Altube eta Maider Diaz.

Azkenik, gizonezkoei dagokionez, Mutrikuko San Miguel zelaian ariko dira igande honetan ere, entrenamendu saio bat egiten. Deialdi honetan, zazpi jokalari bidasoar daude: Giovani Ciurar, Oihan Echeveste, Galder Eizaguirre, Urtzi Arrieta, Justin Duarte, Jonathan Guerrero eta Mattin Petrikorena.

(Argazkia: Fermin Garaioa – Piperra)

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika