Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
13 Eka, 2022
Txingudi Eskubaloi Taldeak lehendabiziko aldiz ospatu zuen senior mailako emakumeentzako San Martzial Torneoa, eta etxeko taldeak lortu zuen garaipena
Pasa den larunbatean, ekainak 11, Txingudi Eskubaloi Taldeak emakume seniorrentzako I. San Martzial Torneoa ospatu zuen Artaleku kiroldegian eta Uranzu pilotalekuan. Kanporaketak gainditu ostean, Txingudi Zubieder taldea finalera iritsi zen eta bertan, torneoko txapeldun bilakatu zen.
Goizeko 10:00etan etxeko taldeak jokatu zuen lehen neurketarekin hasiera eman zioten txapelketari. Eguerdira arte, torneoan parte hartu zuten taldeek kanporaketak jokatu zituzten, bai Artalekun eta baita Uranzun ere, eta bertan erabaki zen zein talde pasatuko ziren finalera. Hain zuzen ere, Txingudi Zubieder eta Ereintza Beissier sailkatu ziren arratsaldeko final handirako.
Arratsaldean berriz, 15:00etatik hasita, torneoko finalak jokatu ziren. Lehendabizi, bostgarren eta seigarren postuak erabaki ziren, Ibaizabal Senior eta Corazonistas Vitoria taldeentzat izan zirenak hurrenez hurren. Ondoren, hirugarren eta laugarren postuak ere banatu ziren eta hemen BM Ardoiek Urola Urzum garaitu zuen, 10-20ko markagailuarekin. Final haundieren aurretik, eskubaloi egokituko partida ere jokatu zen Artalekun, Txingudi Alai eta BM Barakaldo taldeen artean, eta bisitariek lortu zuen garaipena 8-1koarekin. Azkenik, lehenengo posturako lehia jokatu zuten Txingudi Zubiederrek eta Ereintza Beissierrek eta hemen, etxeko taldea izan zen garaile, San Martzial Torneoko lehen edizioa irabaziz gainera.
Eguna borobiltzeko, sarien banaketa egin zuten eta hemen, Corazonistas Vitoria taldeak lortu zuen kiroltasun onenaren saria. Txingudi Eskubaloi taldetik azpimarratu dutenez, giro ederra bizitu zen egun guztian zehar eta goraipatzekoa izan zen, Txingudi Zubiederren garaipenaz gain, Txingudi Alai eskubaloi egokituko etxeko taldeak jokatu zuen lehendabiziko partida. “Eskubaloiaren festa handia ospatu genuen”, Arantxa Arzak Txingudi Eskubaloi Taldeko kideak adierazi duen moduan.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....