UD ARETXABALETAK IRABAZI ZUEN IRUN HIRIA TXAPELKETA
Futbola

UD ARETXABALETAK IRABAZI ZUEN IRUN HIRIA TXAPELKETA

Real Uniongo Beteranoek seigarren aldiz antolatu zuten besten aitzineko azken txapelketa hau

Seigarren aldiz ospatu zen pasa den ekainaren 24an Real Uniongo Beteranoek antolatutako Irun Hiria Txapelketa. Etxekoez gain, UD Aretxabaleta eta Gimnástica taldeak ere izan ziren bertan, eta hain zuzen ere, gipuzkoarrak izan ziren aurtengo edizioko garaileak.

Giro eguzkitsuarekin eman zioten hasiera VI. Irun Hiria Txapelketari. Lehen partiduan etxekoak eta UD Aretxabaleta aritu ziren aurrez aurre. Irundarrak Roca izenarekin atera ziren zelaira, urdinez, talde historikoaren mendeurrena ospatzeko. Hala ere, ez zuten zorterik izan eta Aretxabaletakoak irabazi zuten. Honen ondotik, Gimnástica gainditzeko gai izan ziren (1-0) eta beraz, dagoeneko erabakita gelditu zen txapelketa.

Sari banaketarekin eman zioten bukaera txapelketari eta bertan izan ziren Jose Antonio Legorburu Beteranoen Elkarteko presidentea, Igor Emery Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidentea eta Borja Olabazal Irungo kirol zinegotzia.

Azkenik, luntx bat eduki zuten talde guztiek eta elkarrekin giro onean ospatu zuten errugbian ohikoa den hirugarren denbora. Zozketak ere izan ziren goizean zehar eta bertan bildutako diru guztia San Jose Langilea parrokiara bideratuko dutela jakinarazi dute. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika