22 Ots, 2021
Real Union B-k ezin izan zituen hiru puntuak batu Euskaldunaren aurka, neurketa 1-1eko berdinketarekin bukatu zen.
Urrian jokatu zen lehen jardunaldiaren ostean, txapelketa bueltan zen Real Unionen harrobiarentzat. Gainera, zelai berria estreinatzen zuten: Ugalde-Ventasen zelaian jokatuko dituzte etxeko neurketak. Lehen jardunaldian Oreretako Touringen aurka 0-2 irabazi ostean, talde irundarrak ezin izan zuen, asteburuan, Euskaldunaren aurka emaitza errepikatu.
Neurketa lehiatua izan zen larunbatekoa Ugalden. Hiru hilabeteren jokatu gabe egon ostean, bi taldeak gogotsu irten ziren zelaira, baina golak ez ziren bigarren zatira arte iritsi. Talde andoaindarra aurreratu zen markagailuan, 69.minutuan Azurzak bidali zuen baloia sareetara. Behin eta berriro, Real Union saiatu zen Euskaldunari gola egiten eta 88.minutuan iritsi zen irundarrentzat saria. Lehen taldearekin denboraldi-aurrea egin zuen Navajasek, neurketaren ondarrean, banakoa egin zuen. Horrela, datorren asteburuan Zarautzen aurka jokatu aurretik, Kepa Esnaolak zuzentzen duen taldeak puntu garrantzitsua lortu zuten.
Lehiaketa formatu berria.
Lehiaketa bukatzeko asmoarekin, Gipuzkoako Federazioak txapelketako formatoa aldatzea adostu zuen Ohorezko Erregional Maila osatzen duten taldeekin. Aurreko asteburutik aurrera, maila bi multzotan banatu dute.
Multzo bakoitzeko taldeak itzuli bat jokatuko dute eta lehen lau sailkatuak igoera fasera igaroko dira. Kanporaketaren bidez erabakiko da zein taldek lortuko duen igoera (finala neurketa batera jokatuko da) eta bigarren geratzen denak, Araba eta Bizkaiko bigarren sailkatuekin lehiatuko da igoerarako bigarren txartela lortzeko. Igoera fasera sailkatzen ez diren taldeak Gipuzkoako Kopa jokatuko dute eta, Gipuzkoako Federazioak erabaki bezala, ez jeitsierarik izango.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...