04 Mar, 2019 Irun, tenis de Mesa, Lekaenea Tenis de Mesa
Beste asteburu aparta bat Lekaenearentzat, superdibisioko taldeek Galizian eta Katalunian garaipen sendoak lortu baitzuten
Gizonezkoen taldeak ireki zuen asteburua Borges Group Tenis Taula kluba bisitatuz. Irundarrak aurreko astean erdietsitako porrot eta garaipen batekin iristen ziren Les Borges Blanques pistara eta 0-4ko garaipen sendoarekin etxera bueltatu ziren.
Endika Diez, Jaime Vidal eta Daniel Kosibak hirukote on bati aurre egin behar izan zioten, Marc Duran, Oriol Monzo eta Joan Masiperi hain zuzen. Daniel Kosiba Oriol Monzoren aurka hasi zen eta 3-1eko emaitzaren bitartez, lehen puntua eskuratu zuen Lekaenearentzat. Endika Diezek emaitza berarekin bigarren puntua lortu zuen, eta Jaime Vidalek asko sufrituta arratsaldeko hirugarren puntua erdietsi zuen.
Endikak errepikatu zuen eta berriro ere garaipena eskuratuta, 0-4koa ezarri zuen markagailuan. Partidu hau irabazi ostean, Lekaeneako gizonezkoen taldea sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen du. Taldea sasoi bikainean Errege Kopako txapelketara iristen da.
Hirugarren garaipena errenkadan emakumezkoen taldearentzat
Emakumezkoen taldeak azken sailkatua den Cidade Naron taldearen pistan jokatu zuen. Talde galiziarrak denboraldi honetan ez du punturik eskuratu eta irundarrak momento txar horretaz baliatu ziren 1-4 garaitzeko. Emaitza honen bitartez, Girbau Tenis Taula taldearekin hirugarren postuan berdinduta jarraitzen dute.
Ioana Tecla, Jin Zhang eta Belén Calvo izan ziren talde galiziarra mendean hartzeko arduradunak eta hauek Diandra Cobelo, Claudia Canay eta Cristal Menesesen aurka aritu ziren. Azken hau talde irundarrari buruhauste gehien eman zuen jokalaria izan zen. Hain justu, galiziarren garaipen bakarra lortu zuen 3-1 Lini gailendu ondoren. Irundarrek lehen puntu horri bikain erreakzionatu zuten, eta gainontzeko setak 3-0 argi batekin irabazi zituzten.
Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.
Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...
Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...
Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...
Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...