Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
06 Mar, 2016
BIDASOA: Dejanovic, Martínez (6), Crowley (5), Beltza, Kauldi (3), Muiña (3), Azkue (3). Zubiria, Cavero, Vázquez (2), Portero (1), Villar, Bezbradica, Mouriño, Davidovic (1).
PALMA DEL RíO: López, Del Castillo (2), Vidal (3), Morales (4), Requena, Moreno (2), Casado (7). Seabra, Roque, Consuegra (2), Morgado.
MARKAGAILUA: 2-2, 4-5, 8-5, 10-6, 12-7, 13-11 (atsedenaldia); 15-11, 18-12, 19-13, 20-15.
Asobal Ligara igotzeko bidean funtsezko izan daitekeen garaipena lortu du Bidasoak. Sailkapenaren erditik beherako taldeen aurka aritu da azken jardunaldietan, baina oraingoan aurkari zuzena hartu du Artalekun. Aurkari gogorra, Palma del Rio, laugarren sailkatua. Zaleek deiari erantzun diote, eta Artaleku bete dute, taldeari babesa emateko. Jokalariak ere maila berean jarri dira, arerioa gainditzeko. Hasieratik erakutsi du Palmak Bidasoari aurre egiteko gai izango zela. Defentsan sendo ibili da, eta lehen abantailak hartu ditu. 6.minutuan, bi goleko aldea lortu du (2-4). Orduan hasi da etxekoen erreakzioa. Hurrengo hamar minutuetan gol bakarra sartu du talde andaluziarrak, eta Bidasoak 9-5era egin du ihes. Bost goleko abantaila ere izan du Fernando Bolearen taldeak (12-7), baina 13-11ra hurbildu da Palma atsedenaldirako.
Bigarren zatiaren hasierak jarri du garaipenaren oinarria. Harresia osatu du Bidasoak defentsan, eta bi gol besterik ez ditu sartu Palmak ordu laurdenean (19-13). Neurketa apurtzeko momentua izan dute bidasoarrek, baina arerioa ez zen edonolakoa. 21-18ra hurbildu da Palma 25.ean, bi minutuko epean hiru gol sartuta. Cristian Martinezek sarera bidalitako jaurtiketak oldarraldi hori gelditu du. Palmak, berriz, gauza bera egin du. Minutu batean bi gol sartu ditu, eta markagailua estutu du berriro. 27.ean 22-20koa irudikatzen zuen markagailuak. Egoera larriari Cristianek eman dio irtenbidea, beste jaurtiketa batekin. Gol erabakigarria, aldiz, Kauldi Odriozolak sartu du, kontraerasoan, lasaitasun txundigarriarekin. Ospakizuna, ordea, ez da barea izan. Amorruz ospatu du taldeak gola, eta garaipena ere bai.
Zamorak ez dio Bidasoari mesederik egin, Valladoliden aurka galdu baitu (22-24). Amaitza horien ondoren, argi gelditu da Valladoliden eta Bidasoaren arteko buruz-burukoa izango dela Asobalera zuzenean igotzeko lehia.
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...
Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra
Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...