Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
05 Urt, 2020 Real Union, Futbol, Irun, Segunda Division B, Haro Deportivo
Modurik onenean hasi du 2020.urtea Real Unionek; 96.minutuan, neurketako azken jokaldian, Galanek 0-1ekoa sartu eta hiru puntuak eskuratu zituen talde txuribeltzarentzat
Urteko lehen neurketan garaipena erdietsi zuen Alberto Iturralderen taldeak, majo sufrituta gainera, 96.minutuan eta neurketako azken aukeran, Jorge Galanek baloia Haro Deportivoren sareetara bidali zuen eta horrekin batera, garaipena eman zion Real Unioni. Beltxarga beltz bat Stadium Gal zelaian sartzearen ondorioz neurketa zenbait minututan gelditu behar izan zuen epaileak eta horregatik 96.minutura arte jokatu zen. Garaipen garrantzitsi honen bitartez, Real Union sailkapeneko hamargarren postura igo da eta 23 punturekin kokatu da, promozio eta jeitsiera postuetatik lau puntuetara.
Lehen zatian zehar, bi taldeek protagonismoa izateko aukera izan zuten. Haro Deportivok baloiaren jabetza izan zuen lehen zatiko hastapenean, bi aukera garbi izan zituen talde kanpotarrak markagailuan aurretik jartzeko, baina Sequeirak sendo defendatu zuen Real Unionen atea. Talde txuribeltzaren abaguneak beranduago iritsi ziren, Eneko Eizmendik hiru aukera izan zitue baina ez zuen bat ere materializatu.
Bigarren zatia ordea ia aukerarik gabe jardun zen, bi taldeek ez zuten baloi jabetza argirik izan aukerak eragiteko. Real Unionen aukerarik garbiena taldearen triangulazio azkar baten bidez iritsi zen, baina Jorge Galanek ez zuen jakin gola egiten. Haro Deportivok gola egiteko aukera izan zuenean ere ez zuten lortu eta azkenean, 96.minutuan Galanek Real Unioni garaipena eman zion gola eskuratu zuen.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...