UZTAILAREN 1EKO PILOTA JAIALDIA BUELTAN IZANEN DA URANZUN

Buruz buruko finalistetako bat (Altuna III edo Elordi) eta binakako atzelari txapelduna den Zabaleta izanen dira Irunen

Irungo bestei bukaera emateko, uztailaren 1ean, ohiko pilota jaialdia izanen da Uranzu frontoian. Betiko moduan, bi partida izanen dira 18:00etatik aitzinera, promozio mailakoa eta jaialdiko binakako partida nagusia. Azken honetan izanen dira buruz buruko finalistetako bat, Altuna III edo Elordi, eta aurtengo binakako atzelari txapelduna den Zabaleta.

Dario-Eskuza eta Salaberria-Bikuña bikoteek emanen diote hasiera Uztailaren 1eko jaialdiari. Promozio mailako partida jokatuko dute lau pilotariek 18:00etatik aitzinera. 20:00ak aldean berriz, partida nagusia ospatuko da. Bertan, Altuna III edo Elordi, Rezustarekin eginen dute bikote eta aurrez aurre izanen dituzte Ezkurdia edo Etxeberria, Zabaletarekin batera.

Jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daude www.entradasfronton.com webgunean. Hala ere, egunean berean erosteko aukera egonen da, partida baino ordu bat lehenago (17:00) irekiko den Uranzu pilotalekuko txarteldegian.

Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotziak eta Inaxio Errandonea ASPEko arduradunak aurkeztu zuten Uztailaren 1eko jaialdia. 

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika