Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
09 Ira, 2021
Europako neurketetan Via Irunen logoa kamisetaren aurrean joango da; Sacyr Asobal Ligakoetan, aldiz, atzealdean.
Aste honetan hiru babesle berri aurkeztu ditu C.D. Bidasoak. Lehen biak, Sermon Servicios 1970 eta Irudek 2000 eta hirugarrenarena, gaur bertan aurkeztu duten eta Irunekin harreman zuzena duen egitasmoa da: Via Irun, datozen lau urteetarako. Babesle nagusi gisa, Gurutz Aginagaldek, C.D. Bidasoako lehendakariak, Jose Antonio Santanok, ZAISA elkarte publikoko ordezkari nagusiak eta ZAISA osatzen duten kontseiluko kideek parte hartu dute aurkezpenean.
Aginagaldek babesle honen laguntza berezitzat jo du: “laguntza guztiak dira garrantzitsuak, baina hau berezia da. Euskadi eta Irun mailan eraldatzailea den proiektua da Via Irun, sozialki eta ekonomikoki”. Batez ere, babesletzaren iraupenarengatik deritzo Aginagaldek erabakigarri akordioari: “4 urterako akordioa sinatu dugu eta aukerak egon litezke urte gehiago izateko. Horrek C.D. Bidasoari etorkizunari begira, lasaitasuna eta estabilitatea emango dio”. Aurkezpenean, kopuruak ez dira iragarri; bai, ordea, babesle honek jarriko duen diru-kopurua egungo aurrekontuaren ehuneneko handi bati dagokiola.
Bestalde, Jose Antonio Santanok Irunentzat oso garrantzitsuak diren bi proiektu batzeko “aukera paragabea” dela eta ZAISA-ren kontseiluko partaide “guztien adostasunarekin” 4 urteko babesletza adostu dutela azaldu du. Via Irun “Euskadi, Gipuzkoa eta Irunentzat proiektu izarra dela” eta aurten C.D. Bidasoak aurten EHF European Leaguen jokatuko duen heinean, “proiektuarentzat herrialdeaz kanpo ezagutzera ematea ahalbidetuko duela” nabarmendu nahi izan du.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...