XI BIDASOA TXINGUDI SQUASH SARIA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

Euskal Ligaren barrenean kokatuko da Lur Alai Squash Klubak antolatutako hitzordua

XI. Bidasoa Txingudi Squash Saria ospatuko da heldu den asteburuan Artaleku. Irungo Lur Alai Squash Klubak antolatu du hitzordua eta lehiaketa Euskal Liga Txapelketaren barrenean kokatuko da. Maiatzaren 3an eta 4an ospatuko da, ortziralean eta larunbatean, eta guztira 40 bat jokalari espero dituzte klubeko ordezkariek, senior eta junior mailako emakume eta gizonen parte hartzearekin. Ortziralean 18:00etan hasiko dira partidak, 21:30ak bitarte, taula nagusiko lehen txandekin. Larunbatean berriz, 9:00etatik 15:00etara, emakumeen taulako partidak jokatuko dira, baita gizonezkoen final laurdenak eta finalerdiak ere. Azkenik, 18:00etan, final guztiak jokatuko dira. Igandean berriz, junior mailakoek jokatuko dute txapelketa, 9:00etatik 13:00era. 


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika