Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
09 Ots, 2022
Atezain galiziarrak denboraldi honen amaieran Bidasoa utzi eta Istres taldera joango da
Xoan Ledok Bidasoan bost urte eman eta gero, denboraldi honetan emango dio amaiera ibilbide honi, eta Frantziako Liga jokatzera joango da datorren urtean. 25 urteko atezainak Irungo klubeko langile guztiei eta Bidasoako zaletu guztiei eskertu nahi izan die, denbora guzti honetan Artalekun jaso duen babesagatik.
Jokalari galiziarra 2017ko udan iritsi zen Bidasoara, Munduko Junior Txapelketa irabazita eta FC Barcelona B eta BM. Villa de Aranda taldeetatik pasa ondoren. “21 urterekin iritsi nintzen hona eta eskubaloian aritzea gustatzen zitzaion mutil bat nintzen. Orain jokalari profesional batean bihurtuta joango naizela uste dut”, esan du. Azken bost urte hauek Ledorentzat oso bereziak izan direla ere gaineratu du: “Urte hauek oso garrantzitsuak izan dira niretzat. Taldearekin batera, profesionalki eta kirolean hazi naiz eta emozioz betetzen nau atzera begiratzeak”. Bidasoatik alde egiteak, “pena ematen dit, baina hartu behar nuen erabakia zen eta gogo handiz hartuko dut”, aipatu du atezainak.
Bidasoan emango dituen azken hilabete hauetan, “dena ematen” jarraituko duela azpimarratu du, “taldeari laguntzen segituko dut”. Gainera, Artalekun hasi zuen Ibilbideari bukaera emateko, titulu bat jasotzea gustatuko litzaiokeela onartu du: “Profesionalki oso lehiakorra naiz eta irabaztea gustatzen zait. Handinahia dirudi, baina amets bat izango litzateke Bidasoarekin titulu bat jasotzea”.
Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkie kluba osatzen duten langile eta zale guztiei: “Eskerrak eman nahi dizkiet zuzendaritzari eta entrenatzaileei, gaur arte nigan konfidantza edukitzeagatik; medikuei, ni hain ongi zaintzeagatik; fisioei, egunero tratatzeagatik eta hain pertsona handiak izateagatik; zaletuei, nola ez, animatzeagatik eta taldea laguntzeagatik; eta azkenik, taldeari, azken bost urte hauek oso bereziak izan dira niretzat eta benetako lagunak eramaten ditut hemendik”.
Xoan Ledok, osotara, 157 norgehiagoka ofizial jokatu ditu Bidasoa Irunekin: Sacyr ASOBAL Ligako 120 neurketa, Sacyr ASOBAL Kopako 5, Errege Kopako 12 eta Europako txapelketetan, beste 20.
Bidasoak bere YouTubeko kanalean argitaratu duen bideoa osorik ikus dezakezue hurrengo estekan:
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...