05 Mar, 2016
Olazabal Sariak banatu dituzte ostiral iluntzean Hondarribiko Itsas Etxean. Bigarren aldiz antolatu du ekimena Hondarribiko Udalak, eta 2014ko eta 2015eko kirol lorpenak saritu dituzte oraingoan. Kirol kazetariek, kirol elkarteek eta herritarrek bozkatu dute, eta ondorengoak izan dira sarituak: Lidia Yarza judoka (emakumezko kirolari onena), Ion Areitio trialsin txirrindularia (gizonezko kirolari onena), Hondarribia Arraun Elkartea (elkarte onena) eta Unai Emery futbol entrenatzailea (kirolarekin lotutako pertsona).
Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak
Euskadiko Hipika Federazioak...