Yarza, Areitio, Emery eta Hondarribia Arraun Elkartea saritu dituzte Hondarribian

Olazabal Sariak banatu dituzte ostiral iluntzean Hondarribiko Itsas Etxean. Bigarren aldiz antolatu du ekimena Hondarribiko Udalak, eta 2014ko eta 2015eko kirol lorpenak saritu dituzte oraingoan. Kirol kazetariek, kirol elkarteek eta herritarrek bozkatu dute, eta ondorengoak izan dira sarituak: Lidia Yarza judoka (emakumezko kirolari onena), Ion Areitio trialsin txirrindularia (gizonezko kirolari onena), Hondarribia Arraun Elkartea (elkarte onena) eta Unai Emery futbol entrenatzailea (kirolarekin lotutako pertsona).

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika