ZAILTASUNAK ZAILTASUN, CUENCAK ERE EZIN DU ARTALEKUN GARAITU
Eskubaloia

ZAILTASUNAK ZAILTASUN, CUENCAK ERE EZIN DU ARTALEKUN GARAITU

Lehen zatian Cuenca Bidasoa baino gehiago izan bada, bigarren zatian talde irundarrak ate aurrean gehiago asmatu du eta bi puntu berri batuta, 24 punturekin Bartzelonaren atzetik sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du.

32 - Bidasoa Irun (14+18): Sierra, Zabala (2), Kauldi (3), Serrano, Salinas (4), Tesoriere, Da Silva; Ledo, Cavero, Santano, Racotea, Aginagalde (4), De la Salud (9, 2 p.), Azkue (8, 4 p.), Bartók (2) eta Bonanno.

27 - Incarlopsa Cuenca (14+13): Maciel, Pablo Simonet (4), Vainstein (1), Moscariello (3), Ponciano (5, 1 p.), Moya (8, 3 p.), Sergio López; Ibáñez, Doldán (2), Pérez (1), Hugo López (1), Fernández, Bulzamini eta Pizarro (2).

Sacyr Asobal Ligako bi talde onenetariko lehia jokatu da Artalekun. Sailkapeneko bigarrena eta bosgarrena aritu dira nor baino nor, hau da, Bidasoa eta Incarlopsa Cuenca. Lidio Jimenezek zuzentzen duen taldea Bidasoari azken aldian arazo gehin sortu diona da, azken urteetan askotan jokatutakoak dira eta gehienetan, Cuencak lortu du garaipena. Gaurkoan, aldiz, bi puntuak irunen geratu eta Bidasoak eskuratu ditu.

Lehen zatia oso borrokatua izan da. Hasieran Bidasoak 3-2 aurreratu bada ere, Incarlopsa Cuenca erasoan hobe aritu da eta Leo Macielen geldiketen laguntzaz, lehen minutuetan markagailuan aurretik jarri da (5-6, 10.minutuan). Bidasoak ezin zuen defentsan Cuenca geratu eta erasoan Sergio de la Saludek soilik mantendu du talde irundarra. Kataluinarrak sei gol erdietsi ditu lehen zatian eta erantzuna aurrean zuen Nacho Moyak eman dio gol kopuru bera erdietsita. Dan Racotea kaleratu dutenean gauzak zaildu dira, erasoan jokalari garrantzitsua da errumaniarra eta Vainsteini aurpegian kolpe bat eman ostean, neurketa osorako kaleratu dute.

20.minutuan 8-10 aurretik kokatu da Cuenca, baina Sierraren geldiketen eta erasoko zenbait jokaldi onen bidez, Bidasoa suspertu eta 11-11 neurketa berdindu du. Berdinketarekin batera, Lidio Jimenezek hutsartea eskatu du Bidasoaren erritmoa geldiarazteko, baina ez du ezertarako balio izan. Bidasoa ondo kokatu da kantxan eta ari zena baino hobeago defendatzen hasi da. Azken hamar minutuetan, neurketa asko orekatu da, bi taldeak golak elkarbanatzen hasi dira, eta azkenean, 13-13ko berdinketarekin bukatu dira lehen 30 minutuak.

Parekotasuna nagusi izaten jarraitu du bigarren zatiko lehen minutuetan, baina Bidasoa erosoago aurkitu da Cuencaren defentsa erasotzen; hala ere, kanpoko taldea berehorretan jarraitu du lanean eta ez du Bidasoa markagailuan aldentzen utzi (20-20, 40.minutuan). Defentsak eta ateak itxi diren unean, Bidasoak zirrikitu txikiak aurkitu ditu hiru goleko aldea lortzeko (24-21, 50.minutuan). Jose Manuel Sierrak geldiketa garrantzitsuak egin ditu neurketaren une honetan eta talde irundarrak neurketan egonkortzeko baliatu du.

Bidasoaren abantaila ikusirik, Cuencaren entrenatzaileak hutsarte berri bat eskatu du, baina ezin izan dute Bidasoak sartutako bosgarren martxa jarraitu. 3-0eko partzialari, hutsartearen ostean beste bi gol gehitu diote eta aldea 26-22ra joan da. Cuenca erreakzionatzen saiatu da, ez dute amorerik eman, baina ezinezkoa izan zaie Bidasoaren erasoa geldiarazi. Gainera, Jose Manuel Sierrak Perez de Inestrosari 7 metroko jaurtiketari erantzun erabakigarria eman dio eta Cuencaren aukera gutziak agortu ditu. Amaieran, Bidasoak kontraerasoen bidez gol erosoak erdietsi ditu eta neurketa 32-27ko aldea lortuz bukatu du. 

Bidasoako bi joko-antolatzaileek sekulako neurketa burutu dute, Sergio de la Salud zein Jon Azkue sasoian daude eta gaurkoan taldearen gidari izan dira. Kataluinarrak 9 gol egin ditu eta oriotarrak 8rekin bukatu du neurketa. 

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika