ZAISA TXINGUDI BIGARREN MAILARA JEITSIKO DA
Errugbia

ZAISA TXINGUDI BIGARREN MAILARA JEITSIKO DA

Aurreko igandean Riojaren aurka 27-21 galdu ondoren, bidasotarrek bigarren mailan jokatuko dute datorren denboraldian

Zaisa Txingudik Euskal Ligako azken jardunaldia jokatu zuen aurreko igandean Logroñon, bertako Rioja taldearen aurka. Bi taldeek ere ez zuten ordurako ezer jokoan. Bidasotarrek ia ziurtatua zuten bigarren mailarako jeitsiera eta Riojak ere playoffetarako sailkatzeko aukerarik gabe gelditu zen aurreko jardunaldian. Beraz, partida entretenigarria izan zen eta norgehiagoka lehiatua, errioxarren alde 27-21eko markagailuarekin amaitu zena.

Bidasotarrek partiduari indarrez ekin zioten hasieratik. Zortzigarren minutuan, Riojak hiru punturekin ireki zuen markagailua zigor kolpe baten bidez. Hala ere, Txingudi ez zen atzean geratu eta, Adur Manterolari esker, 3-3koa eskuratu zuen. 26. minutuan berriz, etxekoen erantzuna iritsi zen eraldatutako lehen entsegu baten ondoren (10-3). Adur Manterolak berriz ere, zutoinen artean zigor kolpe bat egin eta aldea hiru golera murriztu zuen, 10-6koa ezarriz. Atsedenaldia baino lehen, Riojak beste entsegu bat lortu eta lehenengo zatia 15-6ko markagailuarekin bukatu zuten bi taldeek.

Bigarren zatian Txingudik intentsitate maila mantentzea lortu zuen eta garaipena hurbil zuela ikusita, borrokan jarraitu zuen. Hau markagailuan islatu zen, izan ere, Asier Amigoren entseguarekin eta Manterolak egindako zigor kolpearekin, errioxarren errenta puntu bakar batera murriztu zuten bisitariek (15-14). Riojak ez zituen besoak jeitsi, eta bi entsegu gehiago lortu zituzten, 55. eta 64. minutuetan hurrenez hurren (27-14). Bidasotarrek, itxaropena galdu gabe, lehian jarraitu zuten eta aurkariaren akats bat aprobetxatuta, Manterolak berriz ere entsegu bat eraldatu eta zazpi puntu gehitu zituen markagailura, 27-21ekoa ipiniz. Hortik aurrera, Camarero eta Herreroren taldeak erasotzen jarraitu zuen, baina ezin izan zuen errioxarrekin aldea gehiago murriztu.

Neurketa honekin, Zaisa Txingudik zazpi puntu batu ditu guztira aurtengo denboraldian. Azken postuan amaitu du urtea, garaipen batekin eta beraz, datorren urtean bigarren mailan arituko da. Aurtengo denboraldiaren amaiera ona izan den arren, ez da nahikoa izan lehenengo mailan mantentzeko. Taldekideen lesioak baldintzatu du Txingudiren jokoa eta hori emaitzetan islatu da. Orain lesio horietatik berreskuratu eta hurrengo urteko denboraldiari begira jarri beharko da taldea. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika