Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...
29 Api, 2022
Egun guztiko ekitaldiak antolatu ditu klubak, Plaiaundin eta Irungo Kale Nagusian ospatuko direnak
Bi urteren ondoren, bueltan izango da Zaisa Txingudik, Mari, Muri, Ekialde, Imasde, Manolo eta Txingudi Rugby tabernaren laguntzarekin, antolatzen duen Irun Rugby Eguna. Aurten ere, ohi bezala, hainbat jarduera antolatu dituzte egun guztian zehar, eta klubetik jendea animatu nahi izan dute kirol hau ezagutu eta bestaz gozatzeko.
Goizean, Plaiaundin hasiko da Txingudik antolatutako ekitaldia txapelketa batekin. Hain zuzen ere, 10:30ean 14 urtez azpiko taldeak Gipuzkoako mailako txapelketarako balioko duen lehiaketa triangularra jokatuko du. Bertan, Gasteizko Gaztedi B eta Iruñeako La Unica taldeak izango dira Txingudiren aurka aritzen.
Arratsaldean berriz, Irungo Kale Nagusian ospatuko da errugbiaren besta. 17etatik aintzinera, hainbat ekintza egingo dira, hala nola bideoen proiekzioa, eta haurrentzako jolasak, Foru kalean jarriko duten errugbi zelai txiki batean. Gainera, klubaren artikuluak ere erosteko aukera izango dute hurbiltzen diren guztiek, bertan jarriko duten postu batean. 19etan berriz, txaranga bat egongo da inguruko kaleak alaitzen eta egunari amaiera emateko, zozketa batez gain, hirugarren denbora herrikoia ospatuko da gaueko 21etatik aurrera.
Klubetik jendea bertaratzera animatu nahi izan dute, kluba bera eta errugbia ezagutzeko aukera edukitzeko eta giroaz gozatzeko.
Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...
Biok Txingudik 29-22 galdu zuen Neskak Loratzen taldearen kontra, eta Zaisa Txingudik ere 17-13ko emaitzarekin galdu zuen Bera Bera Bren...
Zaisa Txingudik bihar jokatuko du Bera Beraren kontra eta Biok Txingudik berriz, igandean Neskak Loratzen taldearen kontra
Txingudi Rugby Klubeko...
Txingudi Rugby Klubeko gazteek ere arrakastaz bukatu zuten asteburua
Txingudi Rugby Klubeko ia talde guztiek lortu dute asteburua arrakastaz...
Zaisa Txingudik berriz, play-offa jokatzeko eskubidea ematen duen bigarren postua lortzeko lehian segituko du
Atsedenaldiaren ondotik, Txingudi...
Biok Txingudik Bera Bera/Ordizia jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, Zarautz B/Beltzak taldea
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako bi...