Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
16 Api, 2024
Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa Txingudik, Urgozoren kontrako partiduan porrota jaso zuen. 38-3ko markagailuarekin, ezin izan zituen Zornotzakoak gainditu. Aldaketa bakarrarekin joan ziren mugakoak bertara eta jokalari faltak baldintzatu egin zuen neurketaren emaitza.
Urgozok gogoz hasi zuen partidua eta Zaisa Txingudiren hogeitabiko eremkuan jokatu zuen minutu luzez. Hala ere, bisitariek ez zuten amore eman eta erasoak gelditzea lortu zuten, baita baloia entsegu eremutik urruntzea ere. Kontraeraso batean, 12. minutuan, Urgozok zigor kolpe bat izan zuen eta Alejandro Lasak markagailuan aitzina hartzeko aprobetxatu duen, 0-3ekoa ezarriz. Edonola ere, Urgozok azkar erantzun zion honi eta lehen entsegua ere lortu zuen, emaitza irauliz (5-3).
Orduz geroztik, Urgozok hartu zuen neurketaren buruzagitza, nahiz eta Txingudik ere indarra erakutsi. Atsedenaldira, Urgozok egindako bi entregu eta eraldaketa baten bitartez, 19-3ko emaitzarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian, etxekoek errenta oraindik ere gehiago handitzea lortu zuten (26-3). Horrez gain, Txingudi jokalari bat guttiagorekin gelditu zen eta horrek guztiz erabaki zuen partidua. Bi marka gehiago lortuta, Urgozok eraman zuen garaipena, 38-3ko emaitzarekin.
Honen ondotik, heldu den larunbatean (apirilaren 20an), denboraldiko azken jardunaldia jokatuko du Zaisa Txingudik eta beharrezkoa izanen du garaipena lortzea. Horrez gain, La Unica eta Zarautz B/Beltzak taldeen arteko neurketan izan beharko du begi bat, gipuzkoarren garaipenak ere mesede eginen baitio Irungo taldeari.
Gazteen artean bi garaipen eta porrot bat
Txingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldeak ere porrota jaso zuen Uni Bilbo taldearen kontra, 22-36ko markagailuarekin. Bertzalde, 14 urtez azpiko taldeak Gipuzkoako ligako B multzoko finalerdian joaneko partida irabazi zuten, Zarautz/Beltzak taldearen kontra, 12-45ko emaitzarekin.
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...