Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
05 Mai, 2022
Larunbatean errugbi touch modalitateko Estatuko 1. Mailara igotzeko neurketak jokatuko dira Plaiaundin
Larunbat honetan, goizeko 10etatik aurrera, Zaisa Txingudiko errugbi touch sailak Bartzelona, Valladolid eta Mallorkako bost talde hartuko ditu Plaiaundin, beraien artean Estatuko 1. Mailara igotzeko neurketa erabakigarriak jokatzeko.
Jardunaldiari hasiera emateko, etxeko taldeak jokatuko du lehen neurketa Caldes de Montbui (Barcelona) Herriko Caldes touch taldearen aurka. Bi talde hauekin batera, Montseny Touch (Bartzelona), Mallorca Rebels (Mallorka) eta Arroyo Alligators (Valladolid) klubeko beste bi talde izango dira aurrez aurre egunean zehar ospatuko diren partiduetan.
Martxoan egin zen modalitate honetako lehen jardunaldia, Sant Esteve de Palautorderan (Bartzelona), eta bertan egin zuten bidasotarrek beraien debuta horrelako lehiaketa batean. Topaketa horretan, Txingudik partida bat irabazi (8 entsegu alde eta 3 kontra Alligatorsen aurka) eta beste bat galdu zuten (3 eta 9 Montsenykoen aurrean). Oraingoan, Caldesen kontra aritzeaz gain, mugako taldea Mallorkako Rebelsen aurka ere arituko da. Gainera, Alligatorsen bigarren taldearekin lagunarteko bat jokatuko dute bidasotarrek.
Neurketa hauek lehiatu ondoren, finalerdia eta finala jokatuko dira eta bertan zehaztuko da zein talde igoko den lehen mailara. Aldez aurretik, Montseny eta Alligators taldeak dira hori eskuratzeko faboritoak, biek irabazi baitzituzten aurreko jardunaldian jokatutako hiru partidak. Rebels hirugarren postuan dago eta Caldes, laugarrenean. Txingudi berriz, bostgarren postuan kokatuta dago, lehiaketatik kanpo.
Touch modalitate hau berezia da eta jatorrizko errugbitik aldentzen da zenbait alderditan, hala nola, plakajeen ordez eskuekin ukitu behar dela aurkaria eta ezin dela baloiari ostikorik eman. Gainera, Ligak taldeak mistoak izatera behartzen ditu eta horregatik, hiru emakume eta hiru gizon egon behar dira zelaian neurketa guztian zehar. Zaisa Txingudik ezin duenez azken baldintza hau bete, lortzen dituen emaitzek ez dute sailkapenean eraginik izango, lehiaketatik kanpo geratzen baita. Hala ere, jardunaldia hauetan parte hartu izana urrats handia izan da taldearentzat, eta hurrengo urteetan bertan lehiatzen egongo denaren itxaropena du klubak.
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...