ZARAUTZ ETA HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA, LAU URTEKO AMODIOZKO HARREMANA
Arrauna

ZARAUTZ ETA HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA, LAU URTEKO AMODIOZKO HARREMANA

(Argazkia: Eusko Label Liga)

Laugarrenez jarraian eta jada historikoa den marka eskuratuta, garaipena errepikatu du Hondarribia Arraun Elkarteak Zarautzen; oraingo honetan, azken luze ikaragarri batean Santurtzi garaitu eta gero.

Zarauzko estropada Eusko Label Ligako egutegian gorriz marraztutako estropada da. Historia handia du, bi jardunaldiko bandera izateagatik, garaipenak preziatuak eta erabakiorrak izan ohi dira eta azken lau edizioetan, irabazle bera izan du: ‘Ama Guadalupekoa’. Go Fit Hondarribiaren eta Santurtziren arteko enegarren dema izan da 44. Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldian bizi izan duguna. Lehen jardunaldian Ioseba Amunarriz eta Mikel Orbañanosen eskifaiak 1,70 segunduko tartearekin garaitu zuen Santurtzi eta gaurkoan aldea mantendu eta garaipena errepikatzeko indarra, izan du.

Bigarren kaletik aritu da Hondarribia Arraun Elkartea, itsasoaren baldintzak kontuan hartuta, kale ona. Santurtzi ondoko kalean zuen, erreferentzia argiena, eta poparean gustura arraun egiteko babesa izan dute. Brankaz hortzak estutu behar izan ditu ‘Ama Guadalupekoak’, baina poparean, arraunean gozatu du, beste behin. Hondarribia izan da Santurtziren erritmoa jarraitzeko kapaza izan den ontzi bakarra. ‘Soterak’ hirugarren luzean 5 segunduko abantaila lortu du, bandera eskura zuten, baina hirugarren zibogatik bikain atera da Hondarribia eta aldea jan dio. Olatuak lagunduta, laugarren luzeko metroak bikain probestu ditu Hondarribiak Arraun Elkarteak eta, azkenean, Santurtzirekiko hiru segunduko aldearekin helmugeratu da (19:34,80). Emaitza baino, gaur Go Fit Hondarribiak garaipena nola eskuratu duen da baloratu beharrekoa.

Atzetik, Donostiarrak (+9,04’’) eta Oriok (+10,80’’) lehia gogorra izan dute txandako hirugarren eta laugarren postuak betetzeko. Donostiarrek bukatu dute aurretik eta Zierbenak (+9,66’’), bigarren txandatik, Orioren denbora hobetu du.

Lehen eta bigarren txandetan, Zarautz eta Zierbena garaile. 

Zarautz eta Zierbena izan dira gaurko beste bi txandetan azkarren arraun egin duten ontziak. Bigarren txandari dagokionez, Zierbenak kontuan izateko denbora gauzatu du. Are gehiago, bigarren txandatik, ohorezko txandan lehiatu den Orioren denbora hobetzeko gai izan dira bizkaitarrak. Traineru bizkaitarren arteko txandan, nagusitasun osoz Urdaibai (+25,70’’), Lekittarra (+35’’) eta Ondarroa (+38,36’’) gainditu ditu.

Lehen txandan, Zarautzek (+43,82’’) Cabo (+46,72’’) eta Tiran (+59,62’’) traineru galiziarrak mendean hartu ditu, maila ona eman du ‘Enbatak’ etxean jokatutako bi jardunaldietan. 

Sailkapen Orokorra

1- Hondarribia Arraun Elkartea 39:59,22

2- Santurtzi +4,92’’

3- Donostiarra +21,12’’

4- Orio +31,72’’

5- Zierbena +41,70’’

6- Urdaibai +1:00,70

7- Lekittarra +1:08,94

8- Ondarroa +1:15,90

9- Cabo +1:32, 60

10- Zarautz +1:36,26

11- Tiran +2:06,58 

*Astean zehar Aresko traineruan antzeman zuten Covid kasu baten ondorioz, talde galiziarrak ezin izan du Zarauzko uretan lehiatu.

Eusko Label Ligako Sailkapena 


SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika