01 Mar, 2021
Garaipenarekin hasi zuen Real Unionen harrobiko taldeak denboraldia, baina azken bi neurketetan berdinketa eta porrota erdietsi du.
Lehen jardunaldian Touring garaitu, bigarrenean Euskaldunaren aurka berdindu eta hirugarrenean Zarautzen aurka galdu ostean, honezkero denetariko emaitzaik erdietsi ditu Real Unionen harrobiko taldeak. Kepa Esnaolaren jokalariek garaipen baten beharra zuten sailkapeneko goi-postuetan mantentzeko, baina asteburuko puntuak Zarautzen geratu ziren.
Astin jokatutako neurketa ez zen batere erakusgarria izan. Zarautzek zein Real Unionek ez zuten mila ona erakutsi berdegunean, baina etxekoak ateari begira finago aritu ziren. Aukera gutxi izan baziren ere, Zarautzek egikaritu zituen guztiak. Lehena, Olaizolak penaltiz egin zuen eta 2-0ekoa neurketa bukatzeko bost minuturen faltan gauzatu zuen Agirrek.
Lehen hiru jardunaldiak jokatuta, Real Unionen bigarren taldea 4 punturekin sailkapeneko laugarren postuan dago kokatuta. Hain zuzen ere, datorren asteburuan Ugalde-Ventaseko futbol zelaian sailkapeneko liderra den Beti Gazte talde lesakarra izango du aurrean. Ioseba Rotetak zuzentzen duen taldea 7-1 Oiartzun menderatzetik iritsiko da Real Unionen aurkako neurketara.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...