08 Eka, 2016
Aldaketa izango da Real Unioneko aulkian, elkarte txuribeltza eta Reala lotzen dituen akordioa dela medio. Asier Santanak gidatuko du Galeko taldea 2016/2017 denboraldian. Idiazabaldarra Realeko hirugarren entrenatzaile izan da aurten, eta Arrasate-Moyes aldaketa gauzatu baino lehen txuri-urdinek Atlético Madrid taldeari 2-1 irabazi zioten partida zuzendu zuen. Lehenago, Real Sociedad Bko entrenatzaile izan zen.
Sansera joango da, hain zuzen ere, Aitor Zulaika azpeitiarra, eta Imanol Alguacilen bigarren entrenatzaile izango da. Bi denboraldi egin ditu Real Unionen. Iaz Federazio Kopa irabazi zuen taldeak, laugarren sailkatu zen, eta Bigarren Mailara igotzeko play off-ean parte hartu zuen. Aurten bosgarren izan da ligan, azken hilabeteetako beheraldiaren ondoren. Hurrengo denboraldirako taldea eratzeko lanean zebilen Zulaika, baina Realaren organigraman izan diren aldaketek Irundik kanpo kokatu dute bere etorkizuna.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...