AITOR ZULAIKA: “LAREDO IDEAK OSO GARBI DITUEN TALDEA DA”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “LAREDO IDEAK OSO GARBI DITUEN TALDEA DA”

Real Unionek denboraldiko bigarren neurketa jokatuko du igandean, eta aurrekoan bezala, etxetik kanpo izango da. San Lorenzoko zelaian Laredoren aurka sailkapeneko goialdean kokatuko liokeen beste hiru puntu batzen saiatuko da.

Real Unionek Kantabrian jokatuko du denboraldiko bigarren norgehiagoka. Estreinekoan Sarrienan Leioa sendo garaitu ostean, igandean, Laredoko San Lorenzo zelaian hiru puntu berri lortzen saiatuko dira. Momentuz, neurketa bat jokatuta, sailkapenean Real Union bostgarren postuan kokatuta dago; Laredo, berriz, puntu berdinekin sailkapeneko zazpigarrenak dira, baina kontuan izan behar dugu talde kantabriarrak bi neurketa gehiago jokatu dituela.

Bideoz egin dituen adierazpenetan, Aitor Zulaikak igandekoa neurketa zaila izango dela aitortu du, “Laredo ideiak oso garbi dituen taldea da, badaki nondik datorren eta non egin nahi duen; horretarako, dituen armak limitera erabiltzen ditu”. Talde kantabriarrak beti dira deserosoak beren zelaian, baina Laredo, bereziki, San Lorenzoko berdegunean handitzen den taldea da.”Oso talde gogorra da zentzu guztietan, bai kontaktu fisikoan, bai kontraraso eta jokaldi konbinatuetan, eta geldikako jokaldietak min egin dezakete ere bai”, jakinarazi du Zulaikak.

Real Unioni dagokionez, Leioaren aurkako maila bera errepikatzen saiatu beharko da Laredotik emaitza positibo batekin bueltatu nahi badute. Defentsan aritutako jokalariek sendotasuna erakutsi zuten eta aurrealdeko jokalariek, Madrazok, Capeletek, Viguerak eta Kun Temenuzhkovek, bizkortasuna eta azken metroetan kalitatea dutela demostratu zuten. Aurreko urteak alderatuz, Real Unionek denboraldi honetan beste itxura bat eman dezakela dirudi, hala ere, Aitor Zulaika ez da fio eta Sarrienan emandako maila hobetzeko lanean diahrdu: “Leioaren neurketa hurrun ikusten dugu, baina Leioako neurketatik pasa diren 15 egunak baliagarriak izan zaizkigu gure ideiak garatzen joateko eta jokalari guztiek oinarrizko lan-basea egin dezaten”.

Ivan Perez eta Jon Irazustabarrena jokatzeko prest 

Leioaren aurka hainbat bajekin jokatu zuen Real Unionek; Ivan Perez atzelaria eta Jon Irazustabarrena atezaina min hartuta aurkitzen ziren eta hauen ordez, Moha Ramos eta Gexan Elosegi aritu ziren. Biek maila ona eman zuten, atepean zein defentsako eskuin hegalean, beraz, ikusteke dago Zulaikak zein bi jokalari zelairatuko dituen hasieratik. Argi dagoena da, Ivan Perez eta Jon Irazustabarrena Laredora taldearekin bidaitzeko prest eta sasoiko daudela.

Taldearekin izango ez dena Quique Rivero da. Erdilariak min hartuta jarraitzen du eta momentuz, Zulaikak ez du bere osasunarekin arriskatu nahi. Beraz, Huelvako Recrativo taldetik iritsi den erdilaria ikusteko beste aste bat itxaron beharko dugu. 

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika